Nafarroako ikastetxe publikoetan eta pribatu-itunduetan ikasleak onartzeko arauak ezartzen dituen Foru Dekretuak ez ditu jasoko Behatokiak egindako ekarpenak (ikus hemen). Ondorioz, Behatokiak salatu du Foru Dekretuak ez duela berdintasun eta gertutasun printzipioa beteko.
Jarraitu irakurtzen
Mendigorrian D eredua guraso taldeak eta Behatokiak pozgarritzat jo dute datorren ikasturtean Mendigorrian D ereduan matrikulatzeko aukera izatea. Borroka luzearen emaitza dela azpimarratu dute, eta Nafarroako gurasoei deia egin diete euren seme-alabak D ereduan matrikulatu ditzaten, baita egun eskaintza hori ez duten ikastetxeetan ere. Nafar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko bidea dela diote.
Jarraitu irakurtzen
2021-2022 ikasturterako euskarazko eskaintza izango du Mendigorriko Julian Maria Espinal Olcoz ikastetxe publikoak. Hala jakin dute Mendigorrian D eredua guraso taldeak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak gaur Nafarroako Hezkuntza Departamenduko arduradunekin egindako bileran. Urrats garrantzitsua da, aurrematrikulazio garaian haurren eskubidea egikaritzeko aukera izango dutelako. Baina oraindik zalantza eta korapilo asko daude, Nafarroako Gobernuak irizpideak ezarri gabe jarraitzen duelako. Horrek eragin zuzena du egoera berean dauden Nafarroako gainontzeko haur, guraso eta ikastetxeei begira, eta egoera lehenbailehen konpondu dadin eskatu du Behatokiak.
Jarraitu irakurtzen
Herritarren kontzientzia piztu eta aktibatzeko ikastaroa eskainiko du Behatokiak otsailaren 3an Usurbilen. Doakoa izango da, eta aldez aurretik izena eman beharko da.
Jarraitu irakurtzen