Garbiñe Petriati zuzendariak Gureaz blai saioan egindako kolaborazioen bilduma

2017-06-16

Card image cap

Aste honetan egin du Garbiñe Petriatik, Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak Info7 irratiko Gureaz blai saioan ikasturteko azken kolaborazioa. Ikasturteari atzera begira jartzeko une egokia iruditu zaigu eta urte honetan egindako iritziak berreskuratu egingo ditugu eta idatzizko formatuan ekarriko ditugu hona. Ariketa, ikasturte berriari begira hizkuntza-eskubideen alorrean norabidea ikusten hasteko lagungarri izango zaigulakoan gaude. Gaur bertan hasiko gara iritzi hauek konpartitzen.