Ertzaintzako 700 posturako eta udaltzaingoko 57 posturako lan-deialdia egin berri du Eusko Jaurlaritzak. Kopuru esanguratsua da, eta, erretiroak tarteko, belaunaldi aldaketa badatorrela erakusten du. Horregatik, une erabakiorra da hizkuntza eskubideei begira: lan-deialdietako hizkuntza-eskakizunek baldintzatuko dute etorkizuneko Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren hizkuntza gaitasuna, eta, ondorioz, baita herritarren hizkuntza eskubideak ere.
Jarraitu irakurtzen
Euskaldunen hizkuntza-eskubideak babesteko neurriak eskatu ditu Behatokiak Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, ongizatea eta gizarte kohesioa bermatzeko.
Jarraitu irakurtzen
Elkarlanerako urtebeteko hitzarmena sinatu dute bi erakundeek, eta Behatokiak usurbildarrei hizkuntza eskubideak bermatzeko tresna eraginkorrak eskaintzeko saioak egingo ditu 2021 urtearen hasieran. Bide horretan, agerraldian egon diren UEMAk eta Noaua! Euskara elkarteak hitzarmena babestu eta elkarlanerako prestutasuna adierazi dute.
Jarraitu irakurtzen
Nafarroako Gobernuak euskara lan deialdietako hizkuntz eskakizunetatik kanpo uzten duela salatu dute ohar bidez Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak eta Joseba Otano Administrazioa Euskaraz taldeko kideak. Ia deialdi guztietan euskaraz jakiteak ez du punturik ematen; soilik eremu euskaldunean puntuatzen dute Osasunbideak eta Foruzaingoak. Frantsesa, ingelesa eta alemana, bai, puntuatzen dute Nafarroa osoan, ordea. Ondorioz, bermerik gabe jarraitzen dute nafar guztien hizkuntza eskubideek, euskara Nafarroako berezko hizkuntza izan arren.
Jarraitu irakurtzen