• Donostiako Protokoloa

    Donostian, 2016ko abenduaren 17an aurkeztutako DONOSTIAKO PROTOKOLOAK 1996an onartutako Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala (HEDU) du oinarri eta Herritarren Hizkuntza-Eskubideak Bermatzeko Protokoloa da.

     

    Donostiako Protokoloa

    Hizkuntza berdintasunaren alde eta hizkuntza gutxituen garapena bermatzeko dokumentua da, Europako gizarte eragileen proposamenekin eta Batzorde Zientifiko baten aholkuekin osatutakoa.

    Donostiako Protokoloak herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatuak egon daitezen hartu beharreko gutxieneko 185 neurri jasotzen ditu.