• Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala

    PEN Club International eta CIEMEN (Centre Internacional Escerré per a les Minories Êtniques i les Nacions) erakundeak sustatu eta UNESCO erakundeak babestuta, Hizkuntza Eskubideei buruzko Mundu Mailako Biltzarra egin zen 1996an Bartzelonan. Bertan 66 Gobernuz Kanpoko Erakunde, PEN International erakundeko 41 zentro eta hizkuntza-eskubideen inguruko 41 aditu bildu ziren eta Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unbiertsala (HEDU) onartu zuten.

    HEDU prestatu eta onartu zutenek kontuan hartu zuten hizkuntza-eskubide zuzenen definizioa ezin dela hizkuntzen estatus politiko edo administratiboaren menpe egon, ez eta hiztun kopurua bezalako irizpideen menpe ere. Horregatik HEDUk honako hau adierazten du:

               Deklarazio honen funtsean dagoen printzipioa da hizkuntza-komunitate guztiak eskubide berdinen jabe direla, kontuan izan gabe haien izaera juridikoa edo politikoa zein den; alegia, hizkuntza ofizialarena, erregionalarena edo gutxiengoen hizkuntzarena.

    Horrela bada, nazioarteko adierazpen garrantzitsu hau abiapuntu eta oinarri hartuta garatzen du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak bere jarduna.