• Ildoak

    • Euskararen Telefonoa izeneko doaneko zerbitzua eskaintzen die herritarrei, elkarteei zein entitateei.

    • Euskara erabiltzeko duten eskubidea ez bazaie errespetatu edo euskara erabiltzeagatik kaltetuak izanez gero kexa jartzeko.

    • Euskaldunen hizkuntza-eskubideak bereziki ongi zaintzen dituzten erakundeen jokabide eredugarria txalotzeko.

    • Hizkuntza-eskubideen inguruko galderak, argibideak, informazioa, aholkularitza juridikoa… eskatzeko.


    Kexa, zorion eta kontsultak konfidentzialtasunez bideratzen dira, zerbitzuaren erabiltzailearen datuak publiko egin gabe.

    • Euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak errespetarazteko ekimenak eta dinamika xeheak garatzen ditu.

    • Hizkuntza-eskubideen edukiak zabaltzen ditu eta euskara arlo guztietan garatzeko Euskal Herriko jendarteak duen eskubide gisa defendatzen ditu.

    • Hizkuntza-eskubideekiko kontzientziatzea eta sentiberatzea lantzen ditu.

    • Prebentzio lana egiten du eragin handiko tokietan euskararen presentzia soziala bermatzeko.

    • Hizkuntza-eskubideen betetze egoeraren azterketak eta txostenak egiten ditu.