• UNITATE DIDAKTIKOA

    Hizkuntza-eskubideak jendarteratzeari dagokionez, Behatokiak testuliburuetan dagoen hutsunea bete nahi izan du unitate didaktiko honen bidez. Munduan eta Europan dagoen hizkuntza-aniztasuna jantzi nahi izan du eta aniztasun hori nork osatzen duen eta zein arazo duten azaldu.

    Unitate honen lanketaren xede nagusiak dira:

            - Munduan dagoen hizkuntza-aniztasuna handia erakutsi eta, era berean, hizkuntza horietako asko    desagertzeko zorian daudela ikustea.

              - Hizkuntza-komunitate horien guztien eskubideak babesten dituzten dokumenturik garrantzitsuenen berri izatea.

              - Euskal Herrira etorriaz, aipatutako hizkuntza-eskubide unibertsal horiek hemengo legeek zein neurritan aitortzen dizkiguten ikasi

           - Hizkuntza-eskubideen urraketak salatzeko, zoriontzeko eta kontsultak egiteko tresna eskaintzea: Euskararen Telefonoa

    Helburu horiek guztiak betetzeko prozedura eta ariketa ugari planteatzen dira: dokumentuak aztertu, konparatu eta hausnartu, egoera errealak aztertu eta ulertu eta interneten eskatutako informazioa bilatu, besteak beste.