Urteko Txostena 2016
Baduzu
  • 2014, irailak 16

    Udalbiltzak eta Kontseiluak bi entitateek sinatutako lankidetza hitzarmen bat aurkeztu dute gaur. Haren ondorioz, Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoak 10.000 euro emango dizkio Kontseiluari, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren bitartez lana gauza dezan. Udalbiltzak, gainera, udaletara igorriko ditu biltzen dituen kexak, udal arloari badagozkio.
    Jarraitu irakurtzen

    Udalbiltzak udaletan kudeatuko ditu  euskararen telefonoan bildutako kexak
  • 2014, uztailak 9

    Zumaiako osasun etxearen aurrean egindako elkarretaratzean izan dira ETBko Euskal Herria Zuzenean saiokoak eta herritarren hitzak ez ezik, alkatearenak zein Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatirenak ere jaso dituzte

  • 2014, uztailak 9

    Zumaiako osasun etxean medikuen ordezkapenetan gertatu den aferaren inguruan agerraldi irekia egin dute. Bertan, herritarrekin batera, udalaren zein euskalgintzaren ordezkariek parte hartu dute. Euskalgintzaren izenean Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik hitz egin du eta honek, herritarrek egindako lana txalotu du. 
    Jarraitu irakurtzen

    Garbiñe Petriati:
  • 2014, ekainak 26

    Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriati Hizkuntza Eskubideen Egoera Euskal Herrian 2013 urteko txostenaren aurkezpenekin jarraituz, EAEko Ararteko Iñigo Lamarcarekin bildu da Gasteizen. “Behatokiak argitaratzen duen Urteko txostena herritarrek helarazitako bizipenen bidez osatutako hizkuntza-eskubideen egoeraren erradiografia erreala dela kontuan harturik, eskubideen defentsan lan egiten duten erakundeek ere kontuan hartu behar dutelakoan gaude” azaldu du Petriatik.
    Jarraitu irakurtzen

    EAEko Arartekoari urteko txostenaren berri eman dio Behatokiak

EUSKARAREN TELEFONOA

Banerrak