Urteko Txostena 2016
Baduzu
  • 2014, maiatzak 7

    Hizkuntza Eskubideen Egoera Euskal Herrian 2013 txostena aurkeztu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Gasteizen. Garbiñe Petriati zuzendariak bere alboan izan du Murgiako Mertxe Iturrate bere esperientzia kontatzen. Izan ere, herritarrek egiten duten lanari esker administrazioek urratsak ematea lor daitekeela agerian geratu dela esan du Petriatik eta Murgian gertatutakoa da horren lekuko. Behatokiaren lana, herritarren bizipenetan oinarritzen da, hauek Euskararen Telefonoaren bitartez egiten dituzten, kexek, zoriontzeek... osatzen dute aipatu txostena. www.behatokia.org webgune berritua ere aurkeztu dute agerraldian.
    Jarraitu irakurtzen

    “Herritarren inplikazioari eta irmotasunari esker hartzen dira neurriak”
  • 2014, apirilak 22

    Ertzaintzaren lan deialdi berriak hizkuntza-eskubideen urraketa gehiago ekarriko duela eta behingoan administrazio publikoan langile euskaldunak bermatzeko neurriak eskatu ditu Garbiñe Petriatik, Hizkuntz Eskubideen behatokiko zuzendariak
    Jarraitu irakurtzen

    Garbiñe Petriati:
  • 2014, otsailak 11

    Euskararen normalizazio prozesuan Osakidetza bezalako zerbitzuen euskalduntzea garrantzitsua da oso, batetik egunero milaka herritarrek erabiltzen duten oinarrizko zerbitzua delako eta bestetik bertan milaka langilek lan egiten dutelako eta herritarren ikuspegitik osasun asistentzia oinarrizko eskubidea dela gogoratu behar dugu. Ez dago osasun asistentzia duina jasotzerik berezko hizkuntzan ez bada. Ezaugarri horiek egiten dute berezi Osakidetza eta horiek bilakatzen dute lehentasunezko euskararen normalizazio prozesu orokorrean.
    Jarraitu irakurtzen

    Osakidetza euskalduntzeko beharrezkoa da neurri ausartak hartzea
  • 2013, urriak 1

    Hizkuntz Eskubideen Behatokia gaur Nafarroako Parlamentuan izan da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Batzordeko lan-saioan parte hartu du 2012 urteko txostenaren emaitzak aurkezteko, Aralar-Nafarroa Bai eta Bildu Nafarroa taldeek eskatuta.
    Jarraitu irakurtzen

    Behatokiak nafarren hizkuntza-eskubideen urraketen berri eman du Parlamentuan

EUSKARAREN TELEFONOA

Banerrak