Esku artean izan ditugun bi kasuk, hainbat gogoeta egiteko oinarria jarri digute egunotan Behatokian. Biak ala biak Bilbon gertatutakoak. Biak alor sozioekonomikoan gertatutakoak. Horraino antzekotasunak. Desberdintasunak ugariak. Bata, zoriona. Kexa, bestea. Lehena entitate txiki bati zuzendutakoa, entitate handi bati bigarrena.
Jarraitu irakurtzen
2018an ere zure hizkuntza-eskubideak babesten jarraituko dugu. Urte berri on!
Txikitan Lapurditik Gipuzkoara begiratzen zuenean zuen iritzia aldatu zaio urteekin, Haizpea Abrisketa lankideak kontatu du Info 7-ko Gureaz blai saioan egindako kolaborazioan.
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak dio gizaki guztiak libre eta berdin jaiotzen garela, duintasunari eta eskubideei dagokienez. Petsona guztiek merezi dutela aitortza eta errekonozimendu berbera.
Jarraitu irakurtzen