Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriati Hizkuntza Eskubideen Egoera Euskal Herrian 2013 urteko txostenaren aurkezpenekin jarraituz, EAEko Ararteko Iñigo Lamarcarekin bildu da Gasteizen. “Behatokiak argitaratzen duen Urteko txostena herritarrek helarazitako bizipenen bidez osatutako hizkuntza-eskubideen egoeraren erradiografia erreala dela kontuan harturik, eskubideen defentsan lan egiten duten erakundeek ere kontuan hartu behar dutelakoan gaude” azaldu du Petriatik.
Jarraitu irakurtzen
Espainiako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen hizkuntzen Europako Itunaren betetzeari buruzko laugarren txostena argitaratu berri du. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aztertu eta honen gaineko iritzia eman dute. Azpimarratu egin dute bai Estatuak zein Nafarroako Gobernuak informazio asko ezkutatu dutela, eta hainbatetan ez dutela egia osoa agertu.
Jarraitu irakurtzen
Osasun zerbitzu publikoa euskaraz jasotzeko duten arazoa agerian utziz, Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako 171 familiak, Leitzako Osasun Etxean pediatra euskalduna izateko eskaera zehatza egin diete Nafarroako Gobernuari eta Osasunbideari igorritako eskarietan.
Gasteizko Unibertsitateko Letren Fakultateko ikasleak ikasketak eta unibertsitate barruko harremanak euskaraz izateko dituzten zailtasunak agertzen dituzte eurek berek egindako bideo honetan eta Letrak Euskaraz izeneko taldea sortu dute. Euren helburua fakultatean euskaraz bizitzeko eta ikasteko aukera izatea da, inolako oztoporik gabe. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak beharrezkoak diren pausuak emanen ditu datozen asteotan.