Xedea
2013-01-15
Euskaraz bizi nahi duten herritarrak arazoak, batzuetan arazo handiak, topatzen ditu bizi nahi hori efektibo egin nahi izaten duenean. Horiek horrela, hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean euskaraz bizi nahi duten herritarrei oztopoak gainditzeko laguntza eskaintzera zuzentzen du bere jarduera Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Zailtasunen aurrean herritarrei babesa eman eta euskaraz bizitzeko nahia egunerokoan eta praktikan errealitate bihurtzeko egiten du lan.
Oinarrizko eskubideak diren hizkuntza-eskubideen urraketak pertsonengan eragiten dituzten ondorioak eta diskriminazioa gainditzeko neurri eraginkorrak har daitezen eta aldaketak eragiteko dinamika xeheak ere planteatzen ditu.
Izan ere, Euskal Herrian, hizkuntza dela eta, ez dago herritar guztientzat aukera berdintasunik. Euskaraz bizitzeko oztopoak daude eta euskaraz jarduteko ezintasuna mota guztietako zerbitzu eta jardueretan islatzen da: osasun zerbitzuetan, justiziaren eremuan, segurtasun arloan, hezkuntzan, aisialdian, komunikabideetan, kontsumo-harremanetan…
Horrela, Behatokiak horren aurrean:
• Euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak babestu eta defendatzen ditu.
• Euskal Herrian euskaraz mintzatzeko, administrazioari zuzendu eta administraziotik zerbitzuak hartzeko bai eta orokorrean gizarteak eskaintzen dituen aukerez euskaraz baliatzeko euskal hiztunek dituzten aukerak babestea du xede.
Albiste gehiago
Urriko aipagarrienak
2024-11-06