Azaroko aipagarrienak
2022-12-13
2022ko azaroan zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza-eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo zerrendan.
URRAKETAK
» Primark dendetan ez da euskarazko arreta bermatzen (ez eta lege-betebeharrak dituztenetan ere) eta euskarazko karteldegia desegokia da.
» Nafarroako Ogasuneko webgunean ezin da hitzordua euskaraz hartu.
» Arabako Hezkuntza Delegaritzako telefonoan euskaraz aritzeko zailtasunak izan dira.
» Burger King-en autozerbitzu-makinetan ez dago euskara hautatzerik.
» RENFEko herritarrentzako arreta leihatiletan ez da euskarazko arreta bermatzen.
» Kutxabank aseguruen telefonoan gaztelania erabili behar izaten da.
» Espainiako Berdintasun Ministerioak gaztelania hutsean jarri ditu iragarkiak prentsan.
» Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean ez dute euskarazko arreta eskaintzen.
» Euskal Herriko zinema gehienetan ez dago ia euskarazko eskaintzarik.
» Orreagan tour gidatua gaztelaniaz besterik ez da bermatzen, euskaraz egin ahal izateko 25 pertsonatako taldea osatu behar da (atzerriko hizkuntzekin bezala).
» SEPEren komunikazioak gaztelania hutsean heldu dira.
» BM supermerkatu taldeak Nafarroako dendetako bezeroei mezuak gaztelania hutsean bidaltze dizkie, euskarazkoa nahi dutela adierazi arren.
» Donostiako Udaleko ibilgailuen biltegian ez da euskarazko arreta bermatzen.
» CORREOS EXPRESSek zerbitzu batzuk gaztelaniaz soilik eskaintzen ditu.
» Burlatako Udalean euskararen ordenantza murriztu dute.
» Lan deialdiekiko batzuk:
- EAE-n OSATEK eta OSAKIDETZAn lanpostu batzuetako deialdiak euskararen nahitaezko ezagutzarik gabe egin dira.
- Nafarroan euskararen ezagutza merezimendua ere ez den hainbat lan-deialdi atera dira. Legeak ezarritako eremu euskaldunerako idazkari lanpostuetan ere ez da nahitaezkoa izan euskararen ezagutza. Unibertsitate publikoko deialdietan euskararen ezagutza ez da nahitaezkoa izan, eta puntu guztiak eskuratu zitezkeen euskara jakin gabe.
- EAEko udaltzainen lan-poltsa sortzeko deialdian ez da nahitaezkoa izan euskararen ezagutza.
- Arkautetik egindako Araba eta Gipuzkoako suhiltzaileen LEPean ezin izan da azterketa osoa euskaraz egin.
ZORIONTZEAK
» KÄRCHER etxea, ETB2n iragarkia euskaraz jartzeagatik.
» Nafarroan "Beste Turismo baterako Erronkak eta Aukerak" hitzaldian, CEDERNA GARALUR erakundeko langileak euskaraz aritzeagatik.
» Bilboko zazpi kaleetako Batzokia, prentsan iragarkia euskaraz ere jartzeagatik.
LORPENAK
» COSTCO gasolindegietako makinak, euskaraz ere konfiguratu dituzte.
» Eibarreko Udalak seinaletika zuzendu, eta euskaraz ere jarri du.
» Zarauzko Udaleko Modelo aretoan, neurriak hartu dituzte kudeatzen duen enpresak euskarazko emanaldiak berma ditzan.
» Txagorritxuko Ospitaleko urgentzia pediatrikoetan euskarazko edukia uneoro bermatzeko neurriak hartu dituzte.