Azaroko aipagarrienak
2023-12-01
2023ko azaroan zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza-eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo zerrendan.
URRAKETAK:
» Pirineo Atlantikoko Departamentuaren bileran, euskara erabiltzean ordezkari bat moztu egin zuen presidenteak eta frantsesa erabiltzeko eskatu zion.
» Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburuak hitzartze guztia gaztelaniaz egin zuen Merkataritza eta Kontsumoko Euskadi sarietan.
» Nafarroan Baluarte eta ETNAE antzokietako abenduko programazioan ez dago euskarazko eskaintzarik.
» Biarritzeko turismo auto-gida zerbitzua frantsesez, gaztelaniaz, alemaneraz eta ingelesez eskaintzen da, baina euskaraz ez.
» Donostiako SADE zinemetan ez dute euskarazko arreta bermatzen.
» Durangoko Udaltzaingoan ez dute euskarazko arreta egokia bermatzen.
» Basque Crossfit txapelketan aurkezleak ez zuen euskara erabili, soilik gaztelania eta ingelesa.
» Durangoko Ertzaintzaren polizia-etxean «qué quieres, que te atienda o que te hablen en euskera» erantzun diote herritar bati euskarazko arreta eskatzerakoan.
» Biriatuko festetako kartela frantses hutsean argitaratu da.
» Antsoaingo Udalaren kirol batzordean azalpen eta informazio guztia gaztelania hutsean eskaini dira.
» Aramaioko mediku batek euskara erabiltzeagatik jazarria izan dela salatu du.
» Baionako Herriko Etxeak desgaitasuna duten pertsonekiko sentsibilizazio kanpainako informazio guztia frantses hutsean zabaldu du.
» Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko erregistroan euskaraz artatzen duen langile bakarra izaten da, eta hau ez dagoenean gaztelaniazko arreta soilik ematen dute.
» Correos-en bulego askotan euskarazko arreta bermatu gabe jarraitzen da.
» EAEn adimen gaitasun handia detektatzeko probak gaztelaniaz pasatu behar izan dituzte D ereduko ikasleek, euskarazko probak oraindik homologatu gabe dituztelako.
» Osasunbidearen telefonoetan, euskarazko arreta jasotzeko botoia sakatu arren, askotan ez dute euskarazko arreta ematen.
» Añanako Kuadrilaren turismo webguneak ez du euskara hautatzeko aukerarik ematen.
» Alokabide eta Gaztelagun zerbitzuetatik euskara erabili arren gaztelaniaz erantzuten dutela salatu du herritar batek.
» Nafarroako osasun etxe gehienetan ez dago euskara ulertzen duen pediatrarik.
» Mendaroko ospitalean ez dute euskarazko arreta behar bezala bermatzen.
» Trapagarango Udalak, euskaraz galdetu arren, gaztelaniaz erantzuten duela salatu du herritar batek.
» Nafarroako musika eskoletan euskarazko ikastaroen eskaintza oso urria da eta gehienetan ikastaroak gaztelaniaz jaso behar izaten dira.
LORPENAK:
» Basque Crossfit txapelketaren hurrengo edizioetan aurtengo akatsak konpondu eta hurrengo edizioetan euskara erabiltzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute.
» Peñascal kooperatiban menua euskaraz ere jarriko dute.
» Erandiko Udalak bisita gidatuen irizpideak antolatuko ditu euskarazko bisitak bermatu daitezen.
» Gurutzetako Ospitalean gaztelania hutsean zeuden kartelak aldatu dituzte.
» Adamo telefonia enpresak euskaraz ere banatu ditu bere eskaintzak Nafarroan.
» Galdakaoko Udalak kirol eskaintzan hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak hartu ditu eta gestio plataforma behar bezala doitzeko neurriak hartu ditu herritarren eskubideak bermatze aldera.
ZORIONTZEAK:
» Naturlim enpresari, sare sozialetako iragarkiak euskaraz jartzeagatik.
» Donostiako SICOS dendari, euskarazko arreta eskaintzeagatik.
» San Eloy Ospitaleko digestiboko langileei, euskarazko arreta emateagatik.
» Low Cost S.L. enpresari, zerbitzuak euskaraz eskaintzeagatik.