Uztaileko aipagarriak
2024-09-09
2024ko uztailean zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo zerrendan. Zuk ere intzidentzia bat bidali nahi badiguzu, erabili Euskararen Telefonoa.
URRAKETAK:
» Iberiak mezuak erdara hutsean bidaltzen ditu eta ez du webgune zein zuzeneko informazioa euskaraz jasotzeko aukerarik ematen.
» Nafarroako Gobernuak koloneko minbizia detektatzeko informazioa gaztelania hutsean bidali du beste behin.
» AENAren webgunearen euskarazko bertsioa akatsez josita dago eta APPa ezin daiteke euskaraz erabili.
» Berriozarko Decathlonen kartel guztiak eta gainerako zerbitzuak gaztelaniaz soilik agertzen dira.
» Barakaldoko Decathlon dendako kartel guztiak berriztu dituzte eta dena gaztelaniaz ezarri dute.
» Donostian Belartzako Decathlon dendan errotulazio guztia gaztelaniaz dago.
» Gasteiz-On merkataritza elkarteak antolatutako Txiki-Txokoan gaztelania hutsean zabaldu diete informazioa gurasoei.
» Aemet-en El tiempo APPa gaztelaniaz soilik erabili daiteke.
» DBizi, Donostiako Udalaren bizikleta zerbitzuaren arreta telefonora deitu eta gaztelaniaz hitz egin behar izan du herritarrak, teknikariak ez zekielako euskaraz.
» Gasteizko kanpuseko medikuntza gradua 4.mailatik aurrera euskaraz egiteko beste herrialde batera joan behar da, batik bat, Txagorritxuko ospitalean ia ez dagoelako C1a duen profesionalik.
» Espainiako Estatuko Berdintasun Ministerioak ez du erregistro zibiletan izan behar diren zuzenketen inguruko dokumentuaren euskarazko bertsiorik.
» Eusko Jaurlaritzako informatika zerbitzuetako telefonoan euskara hautatu arren, gaztelaniaz artatu dute herritarra.
» Izarbeibarko Mankomunitateak antolatutako jarduera eskaintzan ez dago ezer euskaraz.
» Kontxako hondartzan lapurreta bat izan dela eta, hondartza aldamenean egoten den udaltzainen furgonetan udaltzain bakarra zegoen; ez zen gai euskaraz hitz egiteko.
» Añanako igerilekuetako kafetegian ez dute euskarazko arretarik bermatzen; menua eta bestelakoen informazioa gaztelaniaz baino ez dute.
» Esteribarko Udalak Gazteria eta Kultura teknikari plazari euskararen ezagutza C1 mailatik B2 mailara jaitsi dio; horrek zerbitzuetan eragin dezake.
» Oiartzungo osasun zentroan erizainarekin hitzordua gaztelaniaz pasatu behar izan du herritarrak.
» Azpeitiko Zezenzaleen Batzordeak webgunea gaztelania hutsean du eta aurkezpenak ere gaztelaniaz egiten ditu.
» Aturriko Txitxak autobusen oharrak frantses hutsean ezarri dira.
» Zabalganako osasun etxean telefonoz lehen hitza gaztelaniaz egin da eta euskaraz artatzeko zailtasunak izan dira.
ZORIONTZEAK:
» Aurizberriko Urrobi kanpinari, euskarazko arreta eskaintzeagatik.
» Sarako Urtxola jatetxeari, euskarazko arreta eskaini eta karta euskaraz izateagatik.
» Orioko Mola-Mola tabernari, euskarazko arreta eskaintzeagatik.
» Bidarteko Durthe okindegiari, euskaraz artatzeagatik.
» Josep Carreras fundazioari, prentsan iragarkia euskara hutsean ezartzeagatik.
» Sarako Leizeak, euskaraz bisitatu ahal izan direlako.
» Ziburuko Maitenia ardandegiari, euskaraz artatzeagatik.
LORPENAK:
» Kutxabankek euskaraz idatzitako bezero baten erreklamazioari gaztelaniaz emandako erantzuna zuzendu eta euskaraz erantzun du.
» Bizkaiko Foru Aldundiak egoitza elektronikoaren euskarazko bertsioko akatsak zuzendu ditu.
» Barakaldo-Sestao ESI-ko Min Unitateko baimen informatu guztiak berrikusi eta guztiak euskaraz izateko neurriak hartu ditu Osakidetzak.