Abenduko aipagarrienak

2026-01-07

Card image cap

2025eko abenduan zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat, zoriontzeak eta lorpenak jaso ditugu ondorengo zerrendan. Zuk ere intzidentzia bat bidali nahi badiguzu, erabili Euskararen Telefonoa.

URRAKETAK

» Telefónica enpresaren Bilboko denda batean langileak “ni sé euskera ni lo quiero saber” erantzun zion bezero bati.

» Gasteizko Udaleko Turismo Sailetik eskaintzen diren 20 bisita gidatuetatik bakarra dela euskaraz salatu dute (familientzat dena).

» Ertzaintzaren Bilboko eta Bergarako komisaldegietan gaztelaniaz egiteko eskatu diete herritarrei.

» Herritar batek salatu du ETB2ko saio batetarako ez diotela utzi euskara erabiltzen. Erdaraz egitea lehenetsi omen, "erreportai guztia ondo koadratzeko".

» Durangoko udaltzain batek “espainolez” egiteko eskatu zien herritar biri behin baino gehiagotan eta euskaraz dakien inor dagoen galdetuta ere ”espainolez” egiteko eskatu zien.

» Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalerako Departamentuak gaztelania hutsean bidali die urte bukaerako mezua langileei.

» Donostiako jatetxe batean “no me interesa aprender euskera” erantzun diote bezero bati.

» Gasteizko Udalaren kultur ikastaroen programan 10 ikastarotatik 2 soilik dira euskaraz.

» Euskaltelen arreta euskaraz jasotzeko arazoak izan ditu herritar batek.

» Barakaldoko Media Market dendan kartel zein txanda hartzeko pantailetan ez dago euskarazko mezurik.

» Leioako Artea Merkataritza Gunearen webgunean euskara hautatu arren Gabonetako ekintzen informazio guztia gaztelaniaz agertzen da.

» Donostiako Gabonetako norian txartelak ezin zirela euskaraz erosi salatu dute.

» Lego enpresak iragarki guztiak gaztelaniaz jarri ditu Bilbon.

» Osakidetzako espezializazioetan herritarren hizkuntza hautua errespetatu gabe jarraitzen dute.

»  “bilbaoDendak” merkataritza elkarteak kartelak gaztelania hutsean atera ditu.

» Iberdrolak intzidentzia eta matxuren mezuak gaztelaniaz bidali ditu.

» Arabako Foru Aldundiak hainbat lan-deialdi egin ditu euskararen nahitaezko ezagutzarik gabe bete daitezkeenak.

» Portugaleteko Ballonti merkataritza-gunearen webguneak ez du euskara hautatzeko aukerarik eskaintzen.

» Gizarte Segurantzak Nafarroan ofiziala den eremura ere mezuak gaztelania hutsean bidaltzen ditu.

» Euskal Herriko Notarioen Elkargoko Donostiako bulegoan karteldegi guztia gaztelania hutsez dute, eta mezu elektronikoak ere gaztelaniaz bidaltzen dituztela salatu dute.

» Osakidetzaren Bilboko zentroetan haurdunaldiko saioak euskaraz eskaintzen dituen osasun etxe bakarra dagoela salatu dute.

» Osasunbideara deitzerakoan "en euskera no, en español" erantzun diote paziente bati.

» Udal ezberdinetan kartel eta seinalitika gaztelaniaz ezartzen jarraitzen dute.

 

ZORIONTZEAK

» Bilboko Jazminos jatetxeari, webgunea euskaraz ere baduelako.

» Iruñeko KRACK zapata-dendari, arreta euskaraz eskaintzeagatik.

» Lermako (Burgos) Noel bizkotxoei, etiketetan informazioa euskaraz dagoelako.

» Iruñeko Mendillorri auzoko Juanarena estankoari, euskaraz artatzeagatik.

» Donostiako Botanika jatetxeari, arreta euskaraz eskaintzeagatik (baina webgunea euskaratzeko eskatu zaie).

 

LORPENAK

» Galdakaoko Udalak  Euskadiko Feria-saltzaile Autonomoen Elkarteari hizkuntza eskubideak bermatu ezean etorkizunean barraken instalazioa mugatu edo ukatu dezakeela jakinarazi dio.

»Pueblos VIVID Herriak” deitutako ekimenak euskaraz ere ezarri du bere webgunea.

» Bilboko DGTk informazio paneletan euskara txertatuko du.

»  Sestao Berri sozietate publikoak gaztelania hutsean jarritako kartelak zuzendu eta euskaraz ere ezartzeko neurriak hartu ditu.