Abuztuko aipagarrienak

2025-09-08

Card image cap

2025eko abuztuan zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat, zoriontzeak eta lorpenak jaso ditugu ondorengo zerrendan. Zuk ere intzidentzia bat bidali nahi badiguzu, erabili Euskararen Telefonoa.

URRAKETAK

» Santurtziko Udalak erdaraz bidali zien herriko ostalariei informazio-gutuna.

» Txik Txak autobusek beraien afixak frantses hutsean jarri zituzten.

» Iruñeko Buztintxuri auzoko osasun etxean informazio gehiena gaztelaniaz dago.

» Durango eta Berangoko Decathlon dendetako errotulazio guztia gaztelaniaz dago.

» Gasteizko Yelmo zinemek ez dituzte Zineuskadik euskaratzen dituen filmak euskaraz eskaintzen.

» Tafallako tren geltokiko bozgorailuetatik informazioa gaztelania hutsean zabaltzen da.

» Getariako hondartzako bozgorailuetatik gaztelaniazko mezua lehenetsi zen.

» Costco dendetako errotulu guztiak gaztelaniaz daude.

» Arrauneko Eusko Label eta Euskotren Ligaren instagram kontutik mezu gehienak erdaraz zabaltzen dira.

» Iruñeko Udaleko Segurtasun eta Bizikidetza arlotik euskarazko idatziei gaztelania hutsean erantzun zaie.

» Nafarroako Aldizkari Ofizialeko estilo liburua ez dago euskaraz. Hainbat dokumentu eta eredu ere gaztelania hutsean daude.

» DGTren webgunean ezin dira isunak euskaraz ordaindu euskarazko bertsioak akatsa duelako.

 

ZORIONTZEAK

» Orioko Boga-Boga jatetxeari eta Ktxo pizzeriari, euskaraz artatzeagatik.

» Barakaldoko Santiago Nieto klinika podologikoari, arreta eta webgunea euskaraz eskaintzeagatik.

» Iruñeko Adara ileapaindegiari, euskaraz artatzeagatik.

» Kneecap musika talde irlandarrari, Facebooken iragarkiak euskaraz jartzeagatik.

» Bilboko Lepanto tabernari, arreta euskaraz ziurtatzeagatik.

» Barakaldoko Fysyos Garnacho Fisioterapia klinikari, zerbitzua euskaraz eskaini eta webgunea ere euskaraz izateagatik.

» Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, lehen aldiz hautetsiei begirako berdintasunari buruzko online ikastaroak euskaraz ere eskaintzeagatik.

 

LORPENAK

» Gasteizko aireportua sustatzeko VIA sozietateak euskaraz ere argitaratuko ditu kontratazioen baldintzak eta euskaraz idatzitako eskaintzak onartuko ditu (irizpide diskriminatzaileak aldatu ditu).

» Hondarribiako Errekabea auzoko igerilekuetan kartelak euskaraz ere ezarri dituzte.