Euskaraz bizitzeko nahiak ezin gaitu epaitegietara eraman
2019-12-12
Gaur, epaitegi honen atarian bildu gara, 2018ko abuztuaren 27an Bilbon gertaturikoen ondorioz kasu honek epaitegietan bukatu duela salatzeko. Izan ere, egun hartako gertakarietan, udaltzain batek herritar bati identifikatzeko eskatu zion eta herritarrak euskaraz hitz egiteko eskubidea zeukala erantzutean, eztabaida izan zuen agentearekin eta isuna jarri zioten mozal legea erabiliz eta desobedientzia egon zela argudiatuz. Isun hau errekurritu eta gaur epaiketa du herritar honek.
Gaur, epaitegi honen atarian bildu gara, 2018ko abuztuaren 27an Bilbon gertaturikoen ondorioz kasu honek epaitegietan bukatu duela salatzeko. Izan ere, egun hartako gertakarietan, udaltzain batek herritar bati identifikatzeko eskatu zion eta herritarrak euskaraz hitz egiteko eskubidea zeukala erantzutean, eztabaida izan zuen agentearekin eta isuna jarri zioten moxal legea erabiliz eta desobedientzia egon zela argudiatuz. Isun hau errekurritu eta gaur epaiketa du herritar honek.
Ez da lehen aldia segurtasun indarrek herritar baten hizkuntza eskubideak urratzen dituztela. Izan ere, pasaden urtean Hizkuntz Eskubideen Behatokian hainbat herritarren kexa jaso genituen Euskal Autonomi Erkidegoko udaltzaingoarekin harremanak izatean euskara erabili eta beraien hizkuntz eskubideak urratu zitzaizkiela esanez. Udaltzainekin ez ezik, gainerako segurtasun indarrekin ere egoera beretsua erreproduzitzen delarik.
Egoera ez da askoz hobea ertzaintzan eta bertan ere, urte guztietan jasotzen ditugu herritarren kexak ertzaintzaren zerbitzuetan hizkuntza eskubideen urraketak jasan dituztela salatuz. Izan ere kontuan izan behar dugu, oraindik orain, 4800 bat ertzaintzako kidek ez dutela inongo euskara ezagutzarik eta duten ezagutza maila apalak zerbitzua euskaraz eman eta jaso ahal izatea baldintzatzen du. Nafarroako Foru Erkidegoko Barne eta Justizia departamentuko lanpostuen %0,1ek bakarrik du euskararen nahitaezko ezagutza.
Herritarrek udaltzainarekin zein bestelako segurtasun indarrekin izandako harremanen berezitasuna dela eta, herritar askok botere harreman batetik eraikitakoa dela ikusten dute eta ondorioz, udaltzaingoarekin harremana izatean euskara erabiliz gero, kasu askotan babesgabetasuna, erantzun txarrak edo bestelako ondorioak ekarri dizkietela ere salatzen dute. Zenbait kasutan herritarrek aintekeria nabarmentzen dute beraien hizkuntza eskubideei muzin egin eta erdaraz hitz egin behar izatea nabarmendu dutelarik, izun eta ondorio larriagoren bat jasotzeko beldurra dela eta.
Herritarra euskaraz mintzatu eta herri aginteek euskara ulertzeko gaitasunik ez izateak, oztopoak eta gaizki ulertzeak ere sortzen ditu. Ondorioz, euskaraz aritzen den herritarrari ez zaizkio bere eskubide guztiak maila berdinean bermatzen.
Zenbait udaletan lanpostuen hizkuntza-eskakizuna apaldu dute, beste zenbaitetan, ez da udaltzaingoko departamentu guztietan euskara eskakizunik ezartzen eta EPEetan gelditzen diren lan-poltsak hustean, uda garaian edo lan-poltsak agortzean, EPE orokorretako hautagaiak sartu dituzte askotan hizkuntz eskakizunik ez dutelarik eta zenbait herritako larrialdi zerbitzuetan ere euskara profil gabeko lan-postuak izaten dira. Beraz, errealitateak erakusten digu, hizkuntza eskakizuna ez dela herritarrekiko zerbitzuan behar beharrezkoa den eskakizun bezala hartzen zenbait erakunderen aldetik.
Gainera, hizkuntza eskakizunik gabeko lan-postuetara sartu ziren langileen euskalduntzean ere ezer gutxi egin da eta herritarra era egokian artatzeko betebeharra izan beharrean, erabat boluntarioa da euskara ikastea lan-postu askotan.
Nola azaltzen dio herritar batek pasatu zaiona edo behar duena agintari bati, bertoko hizkuntzan azaldu ezin ez badio? Nola jakingo du agintariak herritarra desobeditzen ari den edo ez, esaten ari dena ongi ulertzen ez badu?
Baina guk argi dugu, guzti honen ardura ez dela osoki udaltzaingoa edo bestelako segurtasun indarren parte diren pertsonengan jarri behar. Herritarren eskubideak bermatzea eta zerbitzu egokia eskaintzea badira helburuak, hori bermatzeko neurriak ezarri edo bermatzea erakunde publikoei dagokie. Erakunde publikoak izan behar dira herritarra babesgabetasunean egongo ez dela bermatzen duten bakarrak eta horretarako herritarren zerbitzura ari den pertsona oro, herri horretako berezko hizkuntzak ulertu eta zuzentasunez erabiltzeko gai izan behar da.
Beraz, Bilboko udalak kasu honetan eman zuen erantzuna lotsagarria dela deritzogu eta gogoratu behar dugu gainera Bilboko udalaren kasuan euskararen ordenantzarik ez izateak, are larriagoa egiten duela egoera eta herritarren eskubideen bermea berdintasunean ematea.