Otsaileko aipagarrienak
2026-03-03
2026ko otsailean zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat, zoriontzeak eta lorpenak jaso ditugu ondorengo zerrendan. Zuk ere intzidentzia bat bidali nahi badiguzu, erabili Euskararen Telefonoa.
URRAKETAK
» Hondarribiako Udalak euskaraz ere eskuragarri dagoen antzerki saio bat gaztelaniaz eskaini zuen.
» Bilboko La Union autobusen leihatilan ez da euskarazko arreta bermatzen.
» Gasteizko Udaltzaingora deitu eta euskarazko arreta eskatuta, gaztelaniaz egiteko eskatu diote herritar bati.
» Artea merkataritza-guneko hainbat dendetan hizkuntza-paisaia osoa gaztelaniaz dago.
» Euskadiko eta Nafarroako dantza moderno eta hiri-dantza lehiaketako webgunea gaztelania hutsean dago.
» Bizkaiko Foru Aldundiak euskararik ez dakien medikua bidali dio balorazioa egitera mendekotasunaren balorazioa euskaraz nahi zuela adierazita zuen familia bati.
» Iruñeko Udaleko babes-zibileko laguntzaile izateko lan-deialdian ingelesa nahitaezkoa izan da; euskara, merezimendua soilik.
» Yoigo konpainiak ez du euskarazko telefono arretarik eskaintzen.
» Bilboko epaitegietako sarrerako ertzainak gaztelaniaz erantzuten dio euskaraz hitz egin nahi zuen herritarrari.
» Urbil merkataritza-guneko JYSK dendan, errotulu guztiak gaztelania hutsean daude.
» Espainiako Gobernuaren Gasteizko ordezkaritzan ez da euskarazko telefono arreta bermatzen.
» Deustuko Unibertsitateko Doktoretza eskoletako ikastaroak bete izana ziurtatzen duten ziurtagiriak ingelesez eta gazteleraz idatzita daude; euskaraz ez.
» Barakaldoko Udalak "Hurbiletik" izeneko azken aldizkaria ia oso-osorik gaztelania hutsean argitaratu du.
» Gasteizen Salburuko Osasun Zentroan Osakidetzak ez ditu erditze aurreko ikastaroak euskaraz eskaintzen.
» Nafarroako haurreskoletako oposizio-deialdietarako materiala gaztelania hutsean dago; euskaraz ez dago ezer.
» Euskatel enpresaren arreta zerbitzua euskaraz ez bermatzeagatik hainbat kexa izan dira.
» Osakidetzak euskarazko arreta eskatua duten erabiltzaile ezberdinei ez die euskarazko arreta bermatu.
ZORIONTZEAK
» Gasteizko Bode jatetxeari, menua, prentsa eta arreta euskaraz eskaintzeagatik.
» Sarrigurengo Plaza Nagusiko botikari, arreta euskaraz emateagatik.
» Donostiako Fermin Calbeton jatetxeari, menuan lehentasuna euskarari emateagatik.
» Bilboko Unamuno Plazako farmaziari, arreta euskaraz eskaintzeagatik.
» Gasteizko Cuarto de Kilo Granel dendari, euskarazko arreta eskaintzeagatik.
» Deustuko Nailan Parquets-eko langileei, idatziz zein ahoz euskarazko arreta eskaintzeagatik.
LORPENAK
» Sparta Sport gimnasio enpresak Irungo zentroaren hizkuntza-paisaia euskaraz ere ezarri du.
» Garberako Eroskin txanda hartzeko makinak euskaraz lehenetsi dituzte.
» Cumenor enpresak informazioa euskaraz ere zabaldu du.


