Uztaileko aipagarrienak
2025-08-04

2025eko uztailean zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat, esker onak eta lorpenak jaso ditugu ondorengo zerrendan. Zuk ere intzidentzia bat bidali nahi badiguzu, erabili Euskararen Telefonoa.
URRAKETAK
» Baionako festetan etxeetara bidaltzen den egitaraua zein bestelako informazioa frantses hutsean helarazi da.
» Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko esleipen prozesuak kasu askotan ezin izan dira euskaraz burutu (gaztelaniaz egin zitezkeela erantzun zaie).
» Arrasateko ospitaleko larrialdietan herritar batek ezin izan du sarrerako langile, erizain eta medikuaren aldetik euskarazko arreta jaso.
» Media Marktkateak Gasteizen duen dendako kartel berrietan ez da euskararen presentziarik.
» Irungo Mugan merkatarien elkarteak web orria eta informazio guztia gaztelaniaz baino ez du eskaintzen.
» Donostiako Garbera merkataritza guneko Cinesa zinemetan euskarak ez du inongo presentziarik.
» Laudioko osasun etxean euskarazko arreta eskatua duen herritar bati gaztelaniara pasatzeko eskatu dio medikuak.Durangoko osasun etxean ere ez dela euskarazko arreta bermatzen salatu dute
» Getxoko Zirkuitoaren antolatzaileek (erakunde publikoen laguntza dute) laugarren urtez jarraian, gaztelania hutsean ezarri dute prentsan iragarkia (beste behin, hurrengo urtean zuzenduko dutela esan dute).
» Lizarrako Udalak udarako antolatutako ekimenetan ez dago euskarazko eskaintzarik.
» Conforama merkataritza katearen dendetako karteletan ez dago euskararen presentziarik.
» Andoaingo osasun etxean emaginaren arreta ezin izan dute euskaraz jaso.
» Malerrekako Mankomunitateak lanpostu publiko bat betetzeko deialdian ez du azterketa euskaraz egiteko eskubidea bermatu.
» Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak oharrak ez dituela euskaraz zabaltzen salatu dute.
» Durangoko Decathlon dendan erantzun txarra jaso du bezero batek arreta euskaraz eskatzeagatik.
» Dacia enpresak ez du bezeroen gogobetetze inkestak euskaraz betetzeko aukerarik ematen.
» Correos Express-ek bidaltzen dituen mezuak gaztelaniaz baino ez daude.
» Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko diru-laguntzen ebazpenen mezuak gaztelaniaz bidali ditu.
» Nortegas enpresak ez du euskarazko arreta behar bezala bermatzen.
» AENAk aireportuetarako lan-deialdietan ez du gutxiagotutako hizkuntzen ezagutza kontuan hartzen.
» Langraiz Oka, Basauri eta Martuteneko espetxeetan presoekin lan egiteko deialdi publiko berrietan euskararen ezagutza ez da nahitaezkoa.
» Nafarroako Museoaren sarrera berritu duten arren, “Museo de Navarra” kartelak gaztelaniaz idatzita jarraitzen du.
» Idealista APPa eta webgunea ezin dira euskaraz erabili.
» Hainbat udaletan aldi baterako seinaletika erdara hutsean ezartzen jarraitzen dute.
» Euskal Herriko taberna eta jatetxe ezberdinetan karta ez dela euskaraz eskaintzen salatzen jarraitzen dute (gehienek beste hainbat hizkuntzatan eskaintzen dute).
ESKER ONAK
» Zugarramurdiko Herriko Etxeak herriko errotulazioa erdara hutsetik eskuara hutserat aldatu du.
LORPENAK
» Donostia Ospitaleko paziente eta erabiltzaileen arreta telefonoko mezuak ongi konfiguratu dira eta euskaraz ere badaude.
» Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko telefonoetan arreta euskaraz jaso ahal izateko neurriak hartu dira (euskaraz ez dakiten langileek deia departamentuko beste langile batzuei pasatzea). Kostaldeen eskumena Jaurlaritzak jaso du baina euskararen ezagutzarekiko betebehar gabe subrogatu omen dira langileak.