[iritzia] Euskararen irakaskuntza eta normalizazioa moteltzeko Hezkuntza Departamentuaren harresiak
2024-06-18
Agurne Gaubeka Erauskin - Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendaria
Aurten ere badirudike Hezkuntza Departamentuak bere jokatzeko moduekin jarraitzen duela. Euskararen irakaskuntza eta normalizazioa berariaz sustatu beharrean, harresi eta trabak eraikitzen.
Mendigorria, Larraga, Lerin… kasu guztietan ikusi dugu zer nolako aitzakia eta oztopoak jartzen dituen Hezkuntza Departamentuak D ereduko lerro berriak irekitzea eskatzen den bakoitzean. Batzuetan familien eta herrien inplikazio eta borrokaren bidez euskararen irakaskuntza Nafarroako herri gehiagotan zabaltzea lortzen den, oraindik euskarazko irakaskuntzarekiko betiko trabekin jarraitzen dugu.
Oibarko herria dugu oraingoan honen adibide. 2024-2025 ikasturterako haur eskola zabaltzea eskatu zuten baina aurre-matrikulazio epean 10 familiak D eredua hautatu zutela ikustean, Hezkuntza Departamentuak ez du haur eskola irekitzeko baimenik eman, hautu horrek ikastetxearen ereduak eta espazioak baldintzatuko omen ditu.
Gogoratu behar da, herriko ikastetxean ere ez dela D eredurik eskaintzen eta beraz, Nafarroako landa eskolen eta herri txikien biziraupenaz gaindi, haur eskolan gertatzen denak 3 urtetik aurrerako haurrek beraien herrietan euskaraz ikasi ahal izatea ere baldintzatu dezake.
Aitzakia bat izan edo bestea izan, beste behin herri bat eta hainbat familia baldintzatu dituzte, herriko txikienei euskara eskaini ahal izateko aukerak murriztuaz.
Euskalerria Irratian argitaratutako iritzi artikulua:
Albiste gehiago
Urriko aipagarrienak
2024-11-06