Ildo nagusiak
- Euskararen Telefonoa izeneko doako zerbitzua eskaintzen die herritarrei, elkarteei zein entitateei.
- Euskara erabiltzeko duten eskubidea ez bazaie errespetatu edo euskara erabiltzeagatik kaltetuak izanez gero kexa jartzeko.
- Euskaldunen hizkuntza-eskubideak bereziki ongi zaintzen dituzten erakundeen jokabide eredugarria txalotzeko.
- Hizkuntza-eskubideen inguruko galderak, argibideak, informazioa, aholkularitza juridikoa… eskatzeko.
Kexa, zorion eta kontsultak konfidentzialtasunez bideratzen dira, zerbitzuaren erabiltzailearen datuak publiko egin gabe.
- Euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak errespetarazteko ekimenak eta dinamika xeheak garatzen ditu.
- Hizkuntza-eskubideen edukiak zabaltzen ditu eta euskara arlo guztietan garatzeko Euskal Herriko jendarteak duen eskubide gisa defendatzen ditu.
- Hizkuntza-eskubideekiko kontzientziatzea eta sentiberatzea lantzen ditu.
- Prebentzio lana egiten du eragin handiko tokietan euskararen presentzia soziala bermatzeko.
- Hizkuntza-eskubideen betetze egoeraren azterketak eta txostenak egiten ditu.