Otsaileko aipagarrienak
2022-03-01
2022ko otsailean zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza-eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo taulan.
URRAKETAK
» Iruñeko Udalaren jakinarazpen eta mezuak gaztelaniaz heldu zaizkie bai harremanak euskaraz nahi dituztela adierazita duten herritarrei ere.
» Correos Expressek hainbat eskutitz atzera bota ditu helbideak euskaraz jartzeagatik.
» Eusko Jaurlaritzaren Hazi fundazioan ez da bermatzen euskarazko telefono arretarik.
» Netflix, DisneyPlus edo Filmin bezalako streaming plataformetan ez da euskarazko edukirik zabaltzen, hainbat filmek euskarazko bertsioa ere izan arren.
» Lanbidek ikastaro guztiak gaztelaniaz eskaini ditu.
» Nafarroako Foruzaingoaren sare sozialetatik gaztelania hutsean zabaltzen dira mezuak.
LORPENAK
» Sakanako Correosek gaztelaniaz banatutako ohar eta gutunak atzera bota, eta elebitan banatuko ditu.
» Donostiko Decimas dendan hainbat hizkuntzetan jarritako kartelak kendu dituzte euskarazko mezurik ez zutelako.
» Portugaleteko Espainiako polizia-etxean hitzordua euskaraz hartu ahal izateko neurriak hartu dituzte.
» Kursaal aparkalekuko oharrak zuzendu dituzte.
» Osakidetzan elikadura osasuntsuari buruzko oharrak zein bestelako dokumentuak euskaraz deskargatu ahal izateko jarraibideak emango zaizkie profesionalei.
ZORIONAK/ESKER ONAK
» Gipuzkoako Futbol Federazioari, lehen aldiz entrenatzaile ikastaroak euskaraz emango dituelako, eta UEFAk homologatuak izango direlako.
» Nafarroako Gizakia Herritar Fundazioko Paris 365 ekimenari, sare sozialetan euskara erabiltzen hasiko direlako.
» Erroiz markari, olioak euskaraz etiketatzen dituztelako.
» Etxauriko Sarbil jatetxeari, zerbitzua euskaraz emateagatik.