Abenduko aipagarrienak
2024-01-15
2023ko abenduan zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza-eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo zerrendan.
KEXAK:
» Frantziako Hezkuntza Ministerioak brebeta egiteko azalpen guztiak frantses hutsean eman ditu.
» Hainbat administrazio publikok prentsako iragarkiak gaztelania hutsean zabaltzen jarraitzen dute.
» Iberdrolak ez du telefono bidez euskarazko arreta bermatzen.
» EAEn zenbait ikastetxe publikotan jangeletako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek ez dute euskarazko zerbitzua bermatzen.
» Donostiako SADE zinemek eskaintza osoa gaztelaniaz egiten dute.
» Odietako Ostitz kontzejuan Olentzerori egin zaion ongi etorria gaztelaniaz antolatu dute.
» Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Euskadi Sarietan sailburuak bere hitzartzea gaztelania hutsean egin zuen.
» Iruñeko RENFEren tren geltokian megafoniatik gaztelaniaz eta ingelesez soilik ematen dituzte azalpenak.
» Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoan, euskara hautatu arren, ezin dela tramite osoa euskaraz egin salatu dute.
» Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko webgunean tramite batzuk gaztelaniaz soilik kontsultatu daitezke.
» Barakaldoko kiroldegian ez dira bermatzen euskarazko arreta eta informazioa.
» Antsoaingo Eguberritako programazioan ez da izan euskarazko antzezlan, kontzertu edo ipuin kontalaririk.
» Eusko Jaurlaritzak prentsako zenbait iragarki gaztelania hutsean jartzen ditu.
» Nafarroako Unibertsitate Publikoak hainbat lan-deialdi egin ditu euskararen ezagutza kontuan hartu gabe.
» Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Industria Ordezkaritzan arreta eta dokumentazioa euskaraz eskatu arren gaztelaniaz eman ziotela salatu du herritar batek.
» Iruñeko Udalaren Eguberritako programazioan agenda gaztelania hutsean agertzen da.
» Donostiako udaltzainen arreta gaztelaniaz jaso behar izan du herritar batek.
» Orkoiengo Udalak euskararen ordenantza murrizteko prozesua martxan jarri du.
» Eroskiren online telefono bidezko arreta ezin izan da euskaraz jaso.
» Ortuellako osasun etxeko harreran ez da euskarazko arreta bermatu.
» CaixaBanken Nafarroako hainbat bulegotan hizkuntza paisaia gaztelania hutsean ezartzen da.
» Ertzaintzaren kontroletan euskaraz artatzea eskatzeagatik erantzun desegokiak jaso dituzten kasuak errepikatzen dira.
ZORIONTZEAK:
» Donostiako Aramendia gozotegiari, euskaraz artatzeagatik.
LORPENAK:
» Iruñeko Eguberrietako jaiotzan dauden azalpenak euskaraz ere ezarri dituzte.
» Euskaltelek erakusleihoetan aldaketak egin ditu euskarazko kartelak ezarriaz.