Abuztuko aipagarrienak
2026-09-09
2026ko abuztuan zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat, zoriontzeak eta lorpenak jaso ditugu ondorengo zerrendan. Zuk ere intzidentzia bat bidali nahi badiguzu, erabili Euskararen Telefonoa.
URRAKETAK
» Isturitzeko kobetako bisita gidatua ezin izan zutela euskaraz egin salatu da.
» Vueling konpainiak Bartzelona-Bilbo hegaldietako oharretatik euskara ezabatu duela salatu da.
» EAEko espetxe batean euskaraz idatzitako Eusko Jaurlaritzako instantzia bati “españolez” idazteko erantzun diote herritar bati.
» MUFACEk euskarazko arreta eskaintzeko gaitasuna %10etik beherakoa dela erantzun du; katalanez eta galegoz, berriz, %80-90ekoa da.
» Gasteizko Decathlon dendan seinale guztiak gaztelaniaz daude.
» Donostiako Aste Nagusian, waterpolo-txapelketan esatariak gaztelaniaz soilik eman zituen azalpenak.
» AEMET Navarrak X sare sozialean gaztelania soilik erabiltzen du.
» Arabako Lautadako turismo-bulegotik gaztelania hutsean bidali diote herritar bati mezua.
» Iruñeko Bianako Printzea ospitalean finkoak ez diren errotulu eta oharrak gaztelania hutsean daudela salatu da.
» Kutxabank aseguruen idatzizko komunikazioa gaztelaniaz jaso duela salatu du herritar batek.
» Erabat trakets idatzita dago DGTk gidabaimenarekin batera bidaltzen duen gutuneko euskarazko informazioa.
» Gaztelania hutsean dago Gasteizko Aldi supermerkatuetako seinaletika.
» Donostiako Udalak antolatutako haurrentzako tenis-ikastaroa euskaraz eskaini arren, euskaraz ez dakiten begiraleak egon direla salatu da.
» Nicdoren posta elektroniko bidezko mezuak berariaz euskaraz eskatu ezean, gaztelania hutsean bidaltzen dituzte.
» “Gasteiz zinema hiria” zikloaren barruan eskainitako 9 filmetatik, 2 baino ez dira izan euskaraz; gainerakoak gaztelaniaz eskaini dira.
» Izenpe erakundetik gaztelaniaz erantzun diote intzidentzia euskaraz bideratu zuen herritar bati.
» EITBk Zeledonen jaitsierako programa gaztelaniaz emititu izana salatu da.
» Iruñeko Udalak, “Zinema gauak” programaren barruan, 17 film gaztelaniaz eta 5 film euskaraz eskaini zituen (6 auzotan ez zen euskarazko filmik eskaini).
» Gasteizko kirol eta gizarte etxeetako jardueren 2/3 gaztelaniaz eskaintzen direla salatu da.
» Donostiako taberna batean “si quieres que te atiendan en euskera, vete a otro bar”, erantzun diote herritar bati.
» Euskal Herriko hainbat denda eta enpresa txikitan euskararen presentziarik ez dagoela salatzen duten kexak izan dira.
ZORIONTZEAK
» Gasteizko Boga-Boga taberna, Berria egunkaria izateagatik.
» Iruñeko Maiteminduen pasealekuko estankoa, euskaraz artatzeagatik.
Albiste gehiago
Uztaileko aipagarrienak
2026-09-09
EAEko Ararteko berriarekin bildu gara
2026-07-15
Ekaineko aipagarrienak
2026-07-06