Apirileko aipagarrienak
2023-05-05
2023ko apirilean zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza-eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo zerrendan.
URRAKETAK
» Baionako Herriko Etxetik gutuna bidali diete herritarrei Tourra igaroko denez karrikak moztuko dituztela azalduz, guztia frantses hutsean.
» Osakidetzan mediku batek bere pazientearen mediku txostenean euskara erabiltzeagatik kontrako mezuak jaso dituela salatu du.
» Osasunbideak proben emaitzak gaztelania hutsean bidaltzen jarraitzen ditu herritarrek komunikazioa euskaraz nahi dutela adierazita eduki arren.
» Irungo udaltzain bat NAN zenbakia euskaraz ulertzeko gai ez dela izan salatu dute.
» Bilboko Alondegiko zinema-aretoetako tiketak erdara hutsean ematen dituzte.
» Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura bulegoak kultura eragileei zuzendutako saioa gaztelaniaz izango zela iragarri zuten.
» Nafarroako Unibertsitatearen museoko webgunea gaztelaniaz eta ingelesez dago, baina euskaraz ez.
» 'Amama' filma euskaraz ekoitzia dagoen arren, Netflixen ez dago euskaraz ikusgai.
» Gipuzkoan odola ematera joaterakoan, euskaraz erizain guztiek euskaraz bazekiten ere medikuak ez zekien (odola eman daitekeen jakiteko, bere kontsulta nahitaezkoa da).
» Bilboko autobus geltokiko informazio gunean ez da beti bermatzen euskarazko arreta.
» Garbera merkataritza gunean euskarak duen aitortza eza salatu dute. Webgunean ere euskara erabat traketsa da.
» Via T Bip&Driven ezin da euskara erabili.
» Nafarroako Gobernuko Ogasun departamentutik gutuna gaztelaniaz jaso du euskara ofiziala den eremuko herritarrak.
» Donostiako udaltzaingoan, euskaraz artatu arren, salaketa eta agiriak gaztelaniaz eskaini zaizkiola salatu du herritar batek.
» Bi supermerkatu kate handik bezeroei zuzendutako inkestak gaztelania hutsean helarazi dituzte.
» Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde ordezkaritzarekin harremanetan gaztelania erabili behar izan duela salatu du herritar batek.
» Triodosbankek ez die bezeroei euskarazko informazioa eskaintzen.
» Herritarrek ostalaritzako negozio batzuetan euskara erabiltzeagatik erantzun txarrak jasotzen dituztela salatzen jarraitzen dute.
ZORIONTZEAK
» Agour gasnategiari, Bordelen duen establezimenduan euskarari egiten dioten lekuagatik.
» Bilboko Palacio Arana tabernari, euskaraz artatzeagatik.
» Telpark enpresari, app-a euskaraz erabilgarri jartzeagatik.
LORPENAK
» Ordizian ireki berri duten Alcampo dendan gaztelaniaz zegoen karteldegia aldatu dute.
» Barakaldoko Udalak neurri batzuk hartuko ditu udaltzainen zerbitzuak euskaraz eskaintzeko pauso batzuk emanez.
» Basurtuko ESIan koloneko minbizia detektatzeko proben emaitzak euskaraz helarazteko neurriak hartu dituzte.
» Bizkaibusen Durangaldeko emakiduna den enpresari arreta elebiduna bermatzeko neurri zuzentzaileak eskatuko zaizkio.