Iraileko aipagarrienak
2023-10-10
2023ko irailean zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza-eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo zerrendan.
URRAKETAK
» La Poste-k, Uztaritzeko Udalak babestuta, basoa garbitzeko eguna antolatu du eta horren komunikazio osoa frantsesez eta ingelesez egin du.
» Galdakaoko kiroldegian lehenespenez gaztelaniaz izaten dira ikastaroak.
» Barañaingo Udalak antolatutako kirol eskaintzan aukera bakarra dago euskaraz.
» Basauriko kiroldegiko sarreran ez da euskarazko arreta behar bezala bermatzen.
» Nafarroako Gobernuak iragarki ezberdinak gaztelania hutsean ezarri ditu.
» Donostiako Decathlon merkataritza zentroko errotulazio guztia gaztelaniaz dago.
» Osasuna Futbol Taldearen mugikorrerako APP berria gaztelania hutsean dago.
» Erandioko Ertzaintzaren komisaldegian euskarazko arreta behar bezala bermatu gabe jarraitzen da.
» SEPEren webgunean euskarazko testuak ez dira ulergarriak.
» Osasunbidean ez da euskarazko telefono arreta bermatzen, ezta “eremu euskalduneko” osasun etxe batzuetan.
» AENAren mugikorreko APPan gaztelania eta ingelesa soilik hautatu daitezke.
» Nafarroako liburutegien urte bukaera bitarteko programazioan 55 ekimenetatik 6 baino ez dira euskaraz.
» Espainiako Gobernuak Renfe-ren geltokietan iragarkiak gaztelania hutsean jarri ditu.
» Osakidetzak espezialisten kontsultetan euskarazko arreta bermatu gabe jarraitzen du, erabiltzaileak harremanetarako euskara erabili nahi duela adierazita izan arren.
LORPENAK
» Gurutze Gorriari gogoraraziko zaio Zierbenako Arena hondartzan megafoniatik euskarazko mezuak helarazteko betebeharra.
» Renfek geltokietan gaztelaniaz jarritako kartel eta ohar batzuk euskaraz ere jarri ditu.
» Bilboko Grabatuen Jaialdiko azokaren webgunean euskarazko informazioa txertatu dute.
» Urdulizko ospitalean megafoniatik uneoro euskarazko mezuak helarazten direla bermatzeko neurriak hartu dituzte.
ZORIONTZEAK
» Errioxako Peñaquel txokolate enpresari, euskaraz etiketatzeagatik.
» Zinecittà Bilboko italiar zinemaren jaialdiari, filma guztiak jatorrizko bertsioan euskaraz azpititulatuta ematearren.