Aisia bidaia bat euskaraz egin nahi izateagatik jarrera oldarkorra jasan beharra
2018-09-21
Familia batek tratu txarra jasan behar izan Azpeitiko Tren museoan langile baten eskutik tranbiako bidaia euskaraz egin nahi izateagatik. Azpeitiko Udalak bat egin du familiaren kexarekin baina erantzukizuna Eusko Trenbide Sarearena da eta erakunde honek oraindik ez du erantzunik eman edo neurririk hartu.
Irailean Azpeitiko Tren museoa bisitatu zuen familia batek Behatokiaren bitartez kexa jarri zuen, argudiatuz tranbian gidari lanak egiten ari zen langileak azalpen guztiak gaztelania hutsean egin zituela, eta, euskaraz egiteko eskatu ostean, ozen eta haserre erantzun ziela.
Langileak jarrera oldarkorra eta bortitza izan zuen familiarekin, bereziki zuzendu zitzaion herritarrarekin. Azken honi tranbiatik jaisteko agindu zion. Familiaren hizkuntza-eskubideak zapaltzeaz gain, horren harira jasotako tratua guztiz desegokia izan zen.
Gertatutakoari erantzuna eman dio Azpeitiko Udalak. Onartu du familia horren hizkuntza-eskubideak urratu egin zirela eta euskaldunak izateagatik bigarren mailako herritar gisa tratatu zituztela. Barkamena eskatu du eta gaineratu du Eusko Trenbide Sareko arduradunei beren kezka adieraziko dietela eta neurriak hartzeko eskatuko dietela.
Oraingoz, erakundeak ez du erantzunik eman. Egoera iraultzeko eta herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko ardura beren esku dago. Horrelakorik berriz ez gertatzeko Eusko Trenbide Sareak eman behar ditu urratsak.
Oharra: Familiaren gutuna
Oharra: Azpeitiko Udalaren erantzuna
Oharra: Euskotrenen erantzuna erantzuna