Apirileko aipagarrienak
2026-05-04
2026ko apirilean zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat, zoriontzeak eta lorpenak jaso ditugu ondorengo zerrendan. Zuk ere intzidentzia bat bidali nahi badiguzu, erabili Euskararen Telefonoa.
URRAKETAK
» Bordeleko Akademiak Baxoan matematikako azterketak euskaraz pasatzea ukatu du.
» Gasteizko Udalak deitutako lan deialdi publiko batean, euskarazko ikas-material nahikorik ez zegoela argudiatuta, hautagaiei azterketa gaztelaniaz egiteko gonbitea egin zaie.
» Osasunbidearen San Martin osasun etxeko arreta puntuan ez zegoela euskaraz artatzeko inor erantzun zioten herritar bati.
» Irungo Ertzaintzaren komisaldegian euskarazko arreta eskatu arren, une horretan ez zegoela euskaraz artatzeko gai zen inor erantzun diote herritar bati.
» LIDL supermerkatu kateak auto-ordainketa makinak ezarri ditu hainbat hizkuntzatan eskuragarri; euskaraz ez.
» Gipuzkoako Foru Aldundiko online laguntza zerbitzuan kontsulta euskaraz egin arren, erantzuna gaztelaniaz heldu zaio herritar bati.
» Osakidetzan prozesu onkologikoko laguntza psikologikoa euskaraz nahi zuela adierazi arren, zerbitzua gaztelaniaz soilik bermatzen diotela salatu du herritar batek.
» Nafarroako Artxibo Nagusian dauden gida birtualekin ezin da euskara erabili.
» Merkataritza eta ostalaritzako hainbat enpresatan euskaraz egitean erantzun txarrak ematen jarraitu dute.
» Donostiako San Martin Merkatuko Martintxo aldizkarian euskarak gero eta tarte gutxiago duela salatu dute.
» Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdeak prentsan zabaldutako lan-eskaintza gaztelania hutsean ezarri duela salatu dute.
» Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak komunikazio jarduera gaztelania hutsean egiten duela salatu dute.
» Trapagarango Udaleko Kultura eta Ogasuneko ataletan euskaraz aritzerakoan “erdaraz mesedez” erantzun diotela salatu du herritar batek.
» Alaves futbol taldeak zaletuei zuzendutako emaila gaztelania hutsean helarazi du.
» Inpost bidalketa enpresaren paketeak jasotzeko gailuetan euskara hautatzeko aukerarik ez dagoela salatu dute.
» Bizkaibusen kanpaina batetan euskararen erabilera traketsa salatu zuten.
» Iberdrolatik jasotako deian ezin izan du euskara erabili herritar batek.
» Nafarroako Kontuen Ganberaren euskarazko webgunea ezin da osotasunean euskaraz kontsultatu.
» Mutualian osasun laguntzako partea ez dutela euskaraz erantzun diote herritar bati.
» Ocaso aseguru etxeak ez du euskarazko dokumentazioa bermatzen.
» Hainbat webgune ezin direla euskaraz egoki kontsultatu salatu dute herritar ezberdinek.
» Kiabi edo Decathlon bezalako enpresen euskararekiko jarrerak salatu dituzte.
ZORIONTZEAK
» Cirque du Soleil zirkuari, Barakaldon izango direla iragartzen duen kartela Facebooken euskaraz ezartzeagatik.
» Doneztebeko Ekaitza tabernari, bezeroak euskaraz artatzeko egiten duten ahaleginagatik.
» Iruñeko La Kontxa arraindegiari, afixak euskaraz ere ezarri eta arreta euskaraz eskaintzeagatik.
» Prink Iberia enpresaren Barakaldoko dendari, euskarazko arreta emateagatik.
LORPENAK
» Osatek-ek burmuineko gaitz larrien aurrean probak euskaraz egin ahal izateko sistemaren aurrekontua onartu du, ekainetik aurrera euskaraz ere erabilgarri egon dadin.
» Bizkaian Metal-eraikuntzetako Lanbide Heziketako zikloan D ereduko eskaintza izatea lortu da (Zornotza, Barakaldo eta Zalla D ereduan, Somorrostron B ereduan)
» Nafarroako Gobernuak Adinekoen Programa Globalaren diru-laguntza deialdiko agiriak euskaraz ere ezarri ditu.
» Durangoko Udalak neurriak hartu ditu obra esleipendun enpresa batek hizkuntza klausulak bete ditzan.


