Arratia-Nerbioiko udalekin elkarlanean
2015-03-26
Arrankudiaga-Zollo, Orozko eta Zeberioko Udalek hitzarmena sinatu dute Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin
Behatokia eta Arrankudiago-Zollo, Orozko eta Zeberioko Udalen xedea, besteak beste, hizkuntza-eskubideen babesean eragitea denez, elkarlanean arituko dira hizkuntza-eskubideen bermean. Horretarako, udalek herritarrek hizkuntza-eskubideen inguruko urraketak salatzeko informazio-orriak eta kexak bideratzeko inprimakiak jarriko dituzte udaletxe, kultur etxe eta abarretan. Ondotik urraketen lanketa bateratua eginen dute.
Udalei euskaraz lan egiteko oztopoak jartzen dizkieten entitate publikoen jarraipena ere egingo dute.
Erakunde hauetako ordezkariek, hizkuntza-eskubideen urraketak salatzearen garrantzia nabarmendu dute. Salaketen ondorioz, askotan, euskaraz bizi eta lan egiteko xedean urratsak ematea eta entitateen hizkuntza portaeran aldaketak eragitea lortzen baita.
Albiste gehiago
Azaroko aipagarrienak
2024-12-05