Behatokiak Iruñean euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko du Osoko Bilkuran
2019-11-20
Euskalgintzak prentsa aurrerako deia egin du ostiralean, eguerdiko 12:30etan, Iruñeko Udaletxe plazan. Osoko Bilkura egingo da Udalean euskararen ordenantza eztabaidatzeko eta Hizkuntz eskubideen Behatokiak hitza hartuko du herritarren hizkuntz eskubideetan proposamenaren ondorioak adierazteko eta hizkuntza eskubideak bermatzeko beharra aldarrikatzeko.
Iruñeko euskalgintza Udaletxe aurrean izango da ostiralean, euskararen ordenantza berria mahai gainera eramango duen Osoko Bilkurara garatu bitartean. Herritarrek atzerapausorik ez eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko deia egin dute 12:30etan, prentsaurreko jendetsu batean, "Maia entzun Iruñea euskaldun!" lelopean.
Hizkuntz eskubideen Behatokiko zuzendaria den Agurne Gaubekak Osoko Bilkuran parte-hartuko du herritarren hizkuntz eskubideetan proposamen horretan ezarritakoak eragin ditzaketen ondorioen inguruko adierazpenak egiteko eta Udalari hizkuntza eskubideak bermatuko dituen ordenantzaren beharra helarazteko.