Cinesak, Euskal Herrian dituen zinematako euskararen erabilera behatuko du
2017-06-29
Hori erantzun digute bertatik. Aurrerantzean hizkuntza-eskubideak bete daitezen hizkuntza-irizpideak behatuko dituztela.
Maiatza erdialdean, Usurbilen dagoen Urbil merkataritza guneko Cinesa zineman jarritako kartel batek hautsak harrotu zituen. Honen bitartez, ikusleei, haurrei zuzendutako pelikula bat euskaraz soilik zegoela adierazi eta barkamena eskatzen zien, bai, barkamena.
Guregana jo zuen guraso batek, asaldatuta. Euskaraz izanagatik barkamen eske? Non eta Usurbilen? UEMAko herria da Usurbil eta merkatal gunea zabaltzeko orduan hizkuntza-irizpide batzuk ere ezarri zizkien bertako komertzioei.
Hori horrela, egindako kexa honi esker lortu dugu zinema hauetako arduradunek jakitea zer gertatzen ari den eta neurriak har ditzaten egoera konpontzeko. Gaiari jarraipena egin beharko diogu orain. Zer gertatzen da gainontzeko aretoetan? Lagunduko diguzue egoera aztertzen eta hizkuntza-eskubideak betetzen direla ziurtatzen?
Albiste gehiago
Azaroko aipagarrienak
2024-12-05