Ekaineko aipagarrienak
2026-07-06
2026ko ekainean zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat, zoriontzeak eta lorpenak jaso ditugu ondorengo zerrendan. Zuk ere intzidentzia bat bidali nahi badiguzu, erabili Euskararen Telefonoa.
URRAKETAK
» Nafarroako Hezkuntza Departamentuko orientatzaileentzat Departamentutik egiten dituzten bilerak eta banatzen duten materiala gaztelania hutsean izaten direla salatu dute.
» Kutxabank aseguruen arreta telefonoan arreta ez dela euskaraz bermatzen salatu dute.
» Espainiar Estatuko Funtzionarioen Mutualitatearen (MUFACE) arreta telefonoan ez da euskara erabili eta «zuk erdaraz baldin badakizu, bada egizu erdaraz, nahi baduzu zerbaitetan laguntzea» erantzun diote herritarrari.
» Barakaldoko Media Markt dendan kartel berriak ere gaztelania hutsean jarri dituzte.
» Iruñeko Udalaren Sanferminetarako agertokien kontrataziorako web orriak gaztelaniazko bertsiora bideratzen du eta euskara hautatuta gaztelaniaz agertzen da.
» EAEko Hezkuntza Sailak bideratutako langileen mediku azterketak eta karpetan sortutako dokumentuak gaztelaniaz izan dira.
» Eibarko ertzain etxean herritar bati ezin izan diote arreta euskaraz eskaini.
» DIA supermerkatuen APPa ezin da euskaraz erabili (katalanez bai, ordea).
» Eusko Jaurlaritza adimen gaitasun handiko ikasleak detektatzeko protokoloaren barruan proba denak ez dela euskaraz bermatzen ari salatu dute.
» Osasunbideak logopeden 2 plaza betetzeko deialdia egin du eta euskara ezagutzea ez da nahitaezkoa.
» Loiuko Udalera deituta ez dela euskaraz hitz egiteko inor izan salatu du herritar batek.
» Irungo Udalak sms-ak gaztelaniaz bidaltzen ditu.
» Bilboko udaltzain bati arreta euskaraz nahi duela adierazi ostean, 25 urtetan ez duela euskaraz ikasteko beharrik izan eta Bilboko alkateari euskara ikasteko liberazioa ordaindu diezaion eskatzeko erantzun dio herritarrari.
» Nafarroako Abesbatzen Elkarteak gaztelania hutsean zabaldu du Irurtzungo emanaldi baten kartela.
» Hernaniko ertzain etxeko sarrerako agenteak ez zekiela euskaraz salatu du herritar batek.
» Athletic Cluben dendan euskaraz egin eta gaztelaniaz erantzuten dela salatu dute.
» Volotea hegaldi enpresak ez du euskara erabiltzen.
» Arrigorriagako Udalak Espainiako Gobernuak sinatutako gutuna bidali du, eta testua gaztelania hutsean dago.
» Energiaren Euskal Erakundearen webguneko hiztegian euskarazko bertsioa ez dela zuzena salatu dute.
» CTT enpresak helbidea euskaraz idazteagatik atzera bota dio bidalketa herritar bati.
» Lekarozko Institutuan euskararen ezagutzarik ez duten irakasleak kontratatuko direla salatu dute.
» Karteldegia eta informazioa gaztelaniaz soilik edukitzeagatik, hainbat enpresa eta dendekiko kexak izan dira.
» Bilboko aireportuan jarduten duen Vueling enpresak hegazkin barruko komunikazioetan euskara kendu du.
» Nafarroako Gazte Txartelaren inguruko zalantza bat euskaraz bidali eta gaztelaniaz eman diote erantzuna herritar bati.
ZORIONTZEAK
» Belaguako aterpeko tabernariari, euskaraz artatzeagatik.
» Iruñeko Estebanez botikari, euskaraz artatzeagatik.
» Iratiko Urkixokoa landa ostatuari, web orrialdea euskaraz izateagatik.
LORPENAK
» Donostiako San Martin Udal Merkatuko “Martintxo” aldizkarian euskararen presentzia orekatzeko neurriak hartu dira.
» Portugaleteko Ballonti merkatal zentroko Azul Marino bidai agentziako kartelak euskaraz ere ezarri dituzte.
» Gasteizko Udalak lan-deialdi publikoen euskarazko azterketen edizioan zuzenketa sintaktikoa, semantikoa eta ortografikoa hobetzeko neurriak hartu ditu.
» Osakidetzan Txagorritxu ospitaleko pantailetan euskarazko informazioa ezarri da.
Albiste gehiago
Maiatzeko aipagarrienak
2026-06-01