Euroitunaren jarraipena egiten duen adituen batzordearekin batzartu gara
2018-12-11
Euroitunaren betetzearen jarraipena egiten duen Europako Kontseiluaren aditu taldea Iruñean izan da. Fernando Ramallo Fernandez (Espainiako estatua), Dieter Halwach (Austria) eta René de Groot-ek (Holanda) osatutako batzordeari eman diote egindako txostenaren berri Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok.
Espainiako Estatuak, Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren betetzeari buruzko bosgarren txostena argitaratu du. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak aztertu (https://labur.eus/Euroituna5Ebaluazioa) eta honen gaineko iritzia eman dute. Aurreko txostenetan jasotako gomendioen errepikapena da bosgarren hau. Justizia eta auzitegiekin lotutako gomendioak lehen ebaluaziotik bete ez izana larria iruditzen zaie bi erakundeei. Halaber, Nafarroako zatiketarekin amaitzeko premia ere mahai gainean jarri dute.