Euskal ikasleekin bat eginik

2015-03-25

Card image cap

Honatx martxoaren 8an Naiz atarian Behatokiak, OEEk, Topaguneak, UEMAk eta Kontseiluak euskal ikasleek euskaraz ikastearen alde egindako aldarrikapenarekin bat egiteko egindako artikulua:

Medikuntzako ikasleek itxialdia egin behar izan dute orain dela aste batzuk euskaraz ikasi nahi dutela aldarrikatzeko.

Osorik ez bada ere, euskaraz ikasteko aukera bakarra EHU denez, unibertsitate honek euskaraz ikasi nahi duen ikasle orori aukera eta babesa eman behar dio. Eta, ildo beretik, Osakidetzak espezialitate guztiak euskaraz egin ahal izteko medioak eskaini behar ditu.

Etengabeko eskubide urraketarekin bukatu nahi bada, oinarrizko zutabeak eraikitzen hasi beharra dago. Osakidetzaren euskara plan onena ere alferrikakoa izango da, ez du asistentzia euskaraz emango denik ziurtatuko, biharko profesionalak euskaraz prestatzen ez baditugu. Hezurdura osoa, hezkuntza eta osasuna, Eusko Jaurlaritzaren ardura da.

Bai EHUko ikasleek bai gainontzeko fakultateetan barreiatuta zaudeten Euskal Herri osoko ikasleek eta bai espezialitatea egiten ari zareten tituludunek ere gure babes osoa duzue. Behar duzuenerako alboan izango gaituzue beti (Behatokia, OEE, Topagunea, UEMA eta Kontseilua)

Artikulua osorik irakurtzeko sakatu hemen