Euskara ofiziala ez den eremuko herrietara D ereduko ikasleentzako autobusak
2016-09-08
Haurren gurasoen borrokari esker, euskara ofiziala ez den eremuko herrietara garraio publikoa iristea lortu da.
Urteetako aldarrikapenaren ondorioz, atzo lehenengo aldiz Oteitza, Arroitz, Allo, Mirafuentes eta Azedoko haurrek autobus publikoetan sartu eta euren D ereduko eskoletara joateko aukera izan zuten.
Nafarroako Gobernuak urtearen hasieran agindu zuen garraio publikoa jarriko zuela euskara ofiziala ez den eremuko herrietako haurrentzat, eta atzo bertan jarri zen martxan zerbitzua. Horri esker, hemendik aitzina, gurasoek ez dituzte euren seme-alabak bere autoetan eraman beharko edota taxia edo bestelako garraio pribatua ordaindu beharko.
Justiziazko lorpen hau urteetan familia hauek guztiek aurrera eramandako borrokaren ondorioa da. Zorionak!!! Herritarra eragile!!!!