[Iritzia] Etxeko zorua
2018-10-12
Nafarroako zatiketa administratiboak herritarren artean sortzen duen desberdinkeria izan du hizketagai Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak Euskalerria Irratiko ikasturteko lehen kolaborazioan.
Bizi baldintza ezberdinak aurkitzen ditu nafar euskaldunak bere bizilekua den etxeko gela batetik bestera mugitzen denean.
Sukaldean ari denean ematen duen urrats bakoitzean zartatu egiten da zapaltzen duen baldosa eta ez du heldulekurik oin azpian zabaltzen zaion zuloan hanka harrapaturik ez geratzeko.
Kontu handiz ibili beharra dauka, berriz, egongelara abiatzen denean, segun eta hanka non jartzen duen parketaren ohola altxatu eta zartako ederra jaso baitezake aurpegian.
Irrist egitea erraza baldin bada ere, oinarri sendoagoa du egongelak eta babes handiagoa eskaintzen dio, segurtasun handiagoz mugitu daiteke bertan.
Etxe guztian zehar askatasun osoz mugitzea eragozten dion zentzu gabeko zonifikazioarekin bukatzeko aukera dago orain. Orain da etxeko zolak dauzkan kalteak konpondu eta zoru sendoa jartzeko momentua. Orain da herritar euskaldunei egunerokoan eragiten dion anomalia bidegabearekin bukatzeko unea.
Albiste gehiago
Azaroko aipagarrienak
2024-12-05