[Iritzia] Euripean segiko dugu
2017-11-07
Bi erabaki hartu beharko ditu aurki Nafarroako Gobernuak euskaldunek bizi duten gutxiagotze egoerari zuzenean eragingo diotenak.
Administrazioan euskararen erabilera arautuko duen Foru Dekretu berria onartzea bat eta hezkuntzako zerrenda bakarraren gainekoa bigarrena.
Zonifikazioa eta ofizialtasuna daude bi erabaki horien muinean. Bi erabaki horien muga, harresia eta ezina Euskararen Legea da.
Horrela, Nafarroan hizkuntza bazterkeriarekin bukatzeko bidea segurtasunez jorratzeko ofizialtasuna da abiapuntua. Ofizialtasunaren aterkirik gabe nafar euskaldunak euripean segiko dute, erdal hiztunendako
eguzkia egunero ateratzen duen bitartean.
Izan ere, Gobernuak aurrean duen erronkak pertsonen duintasunari eragiten baitio.