[iritzia] Hizkuntzaren arrastoak
2022-11-15
Agurne Gaubeka Erauskin - Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendaria
2022ko azaroa etorri zaigu, neguaren arrastorik hartzen ez diogun arren, badatorkigu hau ere eta aldaketa klimatikoak etorkizunean eragingo dizkigunak asimilatzen ez ditugun bezala, badirudi ez ditugula ikusi nahi gure hizkuntzarekiko egun hartzen ari diren erabakiek, etorkizunean zer eragin izango duten.
Aurten ere, tantaka Nafarroako hainbat udalek beraien zerbitzuak euskaraz eskaini ahal izateko erabaki bakoitza epaitegietan deuseztatu dira. Euskararen egoera gutxiagotua betikotzearen aldeko hainbat arau eta erabaki hartu izan dira. Euskarazko irakaskuntzaren alde egin gabe jarraitzen da. Kontsumitzaile eta erabiltzaileekiko arau eta neurriek ez dute hizkuntza eskubideekiko inongo aitortzarik egiten. Euskaraz lan egin ahal izatea ia ezinezkoa egiten da, bai langileen gaitasunetan behar bezalako neurriak hartzen ez direlako, zein euskaraz lan egiteko baliabide falta nabarmena dugulako. Eta aisia zein bestelako alorretan ere beste horrenbeste.
Hitzak lurpean edo museotan gera ez daitezen hizkuntza eskubideekiko beste jarrera bat behar dugu lehen bai lehen. Irulegiko eskuak, biziraun dugula baino askoz gehiago esan behar digu: Zorionekoa euskaraz bizi ahalko den euskararen herria.
Euskalerria Irratian argitaratutako iritzi artikulua:
https://euskalerriairratia.eus/komunitatea/gaubeka/1668520709001-agurne
Albiste gehiago
Azaroko aipagarrienak
2024-12-05