#LetrakEuskaraz taldeak Gasteizko Campusean euskaraz bizi eta ikastearen aldeko bideoa egin du

2014-05-29

Gasteizko Unibertsitateko Letren Fakultateko ikasleak ikasketak eta unibertsitate barruko harremanak euskaraz izateko dituzten zailtasunak agertzen dituzte eurek berek egindako bideo honetan eta Letrak Euskaraz izeneko taldea sortu dute. Euren helburua fakultatean euskaraz bizitzeko eta ikasteko aukera izatea da, inolako oztoporik gabe. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak beharrezkoak diren pausuak emanen ditu datozen asteotan.