Martxoko eta apirileko aipagarrienak
2022-05-02
2022ko martxoan eta apirilan zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza-eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo taulan.
URRAKETAK
» Ostalaritzako hainbat negoziotan menua eta kartelak gaztelania hutsean aurkitu dituzte herritarrek.
» Osakidetzan euskarazko arreta nahi dutela adierazita izan arren, pazienteei ez zaie euskarazko arreta bermatzen hainbat kasutan.
» Zinema batzuetan euskaraz dauden filmak gaztelania hutsean eskaintzen dira.
» Bilboko Udaleko udaltzaingoetara deitzean gaztelaniaz egin beharko duela esan zaio herritarrari.
» Iruñeko Udalak sail batzuetan ez du euskarazko arreta telefonikoa bermatzen.
» Osasunbideako zentro batzuetan ez dago euskarazko euskarririk tramite batzuk egin ahal izateko.
» Errenta aitorpena egiterakoan Bizkaia zein Nafarroan euskarazko zerbitzu osoa berdintasunean jaso ahal izateko arazoak daude.
» Lanbidek antolatutako ikastaro gehienak gaztelania hutsean izaten dira.
» Hiri Elkargoko harrera zerbitzua frantsesez soilik eskaintzen dute.
» Hego Lapurdi lurralde eremuko bulegoetara deitzean, erantzungailuak frantses hutsean dituzte.
» Streaming plataformetan euskarazko aukerarik ez dago, ez eta kasu askotan euskarazko audio aukerarik ere.
» Banketxe batzuetan ez dira bezeroen hizkuntza-eskubideak behar bezala bermatzen.
» Ertzaintzarako oposaketa probetan hautagaiek ez dute proba psikoteknikoak euskaraz egiteko aukerarik.
LORPENAK
» Hernaniko kaperako kartelak eta larrialdietarako oharrak euskaraz ere jarri dituzte.
» Durangoko osasun etxeko kartelak elebitan jarri dira.
» Bilboko T.A.O. zerbitzuko jakinarazpenetan harremana euskaraz nahi duten herritarren eskubideak bermatzeko neurriak hartu dituzte.
» Erandioko Udalak jakinarazpena bidali die langile eta arduradun politiko guztiei euskara plana behar bezala bete dezaten.
ZORIONAK/ESKER ONAK
» Itsasuko Herriko etxeko harrerako langileari esker ona euskaraz artatzeagatik.