Martxoko aipagarrienak

2025-04-02

Card image cap

2025eko otsailean zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo zerrendan. Zuk ere intzidentzia bat bidali nahi badiguzu, erabili Euskararen Telefonoa

URRAKETAK

» Amazon Locker paketeak jasotzeko armairuak ezin dira euskaraz erabili.

» Iberdrolak gutunak gaztelaniaz bidaltzen jarraitzen du.

» Ostalaritzako negozio batean bezeroari euskaraz egiteagatik ez duela errespeturik esan eta arrazakeriaz jardutea egotzi diote.

» Bizkaiko Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialak informazio guztia gaztelania hutsean eskaintzen du.

» Nafarroako Parlamentuan harrera egiten duten Foruzainek ez dute euskararen inongo ezagutzarik.

» DonostiakoCrossover” telesailei buruzko jaialdian emanaldi guztiak gaztelaniaz izan ziren.

» OSATEKeko gerente berria aukeratzeko lan deialdiko baldintzen artean ez da egon euskararen ezagutza izatea.

» Donostiako Udalaren musika eskolan irakasleak ordezkatzerakoan ez da euskararen ezagutza bermatzen eta ikasleek klaseak gaztelaniaz jaso behar izan dituzte.

» Espainiako Polizia Nazionalaren Eibarko bulegoan NANa eta pasaportea ateratzeko euskarazko jaiotze agiria ez diote onartu herritar bati, euskarazko dokumentuak aurkezteko eskubidea legez jasoa izan arren. Donostiara joateko eskatu diote han itzulpen zerbitzua dutela esanez.

» Txantreako Liburutegi Publikoan Emakume Langilearen Eguneko erakusketa gaztelania hutsean ezarri zen, euskaratzeko denbora falta argudiatuz.

» Tolosako Renferen geltokian segurtasun agente batek, Espainian gaudela eta espainolez egiteko erantzun ostean, herritarra fisikoki erasotu zuen.

» Barakaldoko Leroy Merlineko erosketa pantailak ezin dira euskaraz erabili.

» Guggenheim museoan ikastetxe batetik joandako talde bati bisita ingelesez edo gaztelaniaz soilik egin beharko zutela erantzun zioten.

» Bilboko Jump Yard jolas parkean dena gaztelaniaz dagoela eta langileek ez dutela euskara menderatzen salatu dute.

» Deustuko Unibertsitateko doktoretza eskolatik emailak gaztelaniaz eta ingelesez soilik bidaltzen jarraitzen da.

» Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren informazioa eta webgunea gaztelania hutsean daude.

» Tolosako Ertzaintzaren komisaldegian arreta eskaintzen dagoen agente batek gaztelaniaz egiteko eskatu dio herritar bati.

» Vodafone eta Euskalteletik bezeroei telefono arretan euskara erabiltzeko aukera ez zaiela bermatzen salatzen duten kasuak errepikatzen dira.

» Belartzako Decathloneko karteldegi berria ere gaztelania hutsean ezarri dute.

» Occident Bilbao-Bilbao martxa zikloturistan hizlariak bozgorailuetatik dena gaztelaniaz esan zuen.

» Lanbidek curriculuma online eguneratzeko aukera ematen du gaztelaniaz, baina euskaraz ez dago aukera hori gaituta.            

» Tolosako osasun etxean bi pediatrek ez zutela euskararen ezagutzarik salatu dute.    

» Bilboko Renferen txarteldegi bietan ez dagoela euskarazko arreta eta informazioa eman dezakeen langilerik salatu dute.                      

 

ZORIONTZEAK/ESKER ONAK

» Ciclos Olabarrieta dendari, euskarazko zerbitzua eta arreta eskaintzeagatik.

» Barakaldoko Cooper Cars enpresari eta autobus gidariari, euskarazko arreta eskaintzeagatik.

» Kataluniako Generalitateari, 112 zerbitzuak euskarazko arreta eskaintzea jaso zuelako kontratazio baldintzetan.

» Elizondoko Mendi tabernari, arreta euskaraz eskaintzeagatik.

» Jauregi Borda hotelari, euskaraz artatzeagatik.

                                         

LORPENAK:      

» EHUk neurriak hartuko ditu lizitazioaren oinarrietan gimnasioa kudeatzen duen enpresak eskaintzen dituen ekintzetan hizkuntza eskubideak bermatzeko.

» Donostiako Unibertsitate Ospitaleko erantzungailua euskaraz ere konfiguratu dute.