Nafar guztien hizkuntza-eskubideak bermatuko dituen legea behar dugu

2017-06-22

Card image cap

Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria, Garbiñe Petriati, Nafarroako Parlamentuan izan da gaur, Vascuencearen Legearen aldaketa onartu duten Plenoan. Alderdietako ordezkariek egindako interbentzioak entzun ondoren eta egingo den aldaketa ezagututa, “ezin da esan nafar guztien hizkuntza-eskubideen bermea emango denik”

Egia bada, eremu erdaldunetik euskaldunera igaro diren udalerrietako herritarrei begira, aitortzan urratsa eman dela, baina honek ez du ziurtatzen hizkuntza-eskubide berberen aitortza eta ondorioz, herritar guztiak berdintasunean tratatzea. Horregatik, giza-eskubideen urraketari atea zabalik uzten zaio oraindik.

Legearen gaurko aldaketarekin zonifikazioari eutsi egingo zaio, beste inon ezagutzen ez den zatiketari, alegia. Eta oraindik ere, nafarren %89k ofizialtasunik gabe jarraituko du.

Esperantzarako zirrikitu bat zabalik utzi dute laukoa osatzen duten alderdiek, hiruk Euskararen Lege berria egiteko borondatea agertu dutelako (Geroa bai, EH Bildu eta Podemos Nafarroa) eta Izquierda-Ezkerra gaiaz hitz egiteko prest azaldu da.