Nafarroako euskaldunen egoeraren aurrean, Bide eman euskarari!

2016-05-23

Card image cap

Berriak egindako BIDEOAN argi eta garbi azaltzen dira zeintzuk dira, besteak beste, egun Nafarroako herritar euskaldunok pairatzen dituzten hizkuntza-eskubide urraketak: bai zonalde ez euskaldunean sare publikoan D eredua sustatzeko, hala nola euskaltegietan euskara ikasteko, zein Iruñean haur eskolara ttikiak eramateko.

Azken asteotan haur eskolen inguruan epaileak hartutako erabakia eta ETBko seinale digitalaren eteteak herritarrek urteetan eta hainbat alorretan pairatutako injustizia egoera hori areagotu du.

Horren aurrean, heldu den ekainaren 4ko manifestazioan Euskarari Bide emateko eskaera eginen du berriro ere Nafarroako euskalgintzak, neurri ausartak hartu daitezela eskatuz; euskaldunoi zor zaiguna, justiziazkoa dena, aldarrikatuz.

Ikusi bideoa.