Orain, aitortzatik bermera
2018-09-19
Herritarren hizkuntza-eskubideak urratu izana aitortu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Herritarren ekinak ekarri du aitortza, ezbairik gabe.
Bideoa: Lander Arbelaitz
Maiatzean Donostian gertatutako kasu bati emandako erantzunean, onartu du Gasteizko Segurtasun sailak herritarren hizkuntza-eskubideak urratu izana, barkamena eskatu eta agenteei betekizunak gogorarazi dizkie.
Ezin ukatu, beharrezko norabidean urratsa dela, baina herritarrak, aitortzatik harago bere eskubideen bermea merezi du.
Zorionak ahaldundutako euskaldunei! Ahaleginak emaitzak ematen ditu. Jarraitu bide horretan.
Ertzainei, ohar bat: eskubideak bermatzea dagokizue, baita hizkuntza-eskubideak ere.
Albiste gehiago
Azaroko aipagarrienak
2024-12-05