Sinposioa

2013-01-25

Hizkuntza-eskubideen edukiak landu eta gizarteratzea Behatokiaren xede direla kontuan harturik, horien inguruko eztabaida eta hausnarketa ere sustatu nahi izan ditu. Horretarako, Euskal Herriko zein nazioarteko teknikariak, irakasleak zein eragileak bildu zituen Nazioarteko Lehen Sinposioan elkarren esperientzien berri trukatzeko foroa eskainiz.

Nazioarteko sinposioaren bidez, hori guztia ikuspegi zientifikotik landu nahi izan zuen Behatokiak. Horretarako, egungo egoeraren diagnosia, nazioarteko esperientziak, oinarrizko kontzeptuen definizioa... geurera ekarri nahi izan zituen, guztion artean hizkuntza-eskubideak bermatuko dituen hezkuntza-sistema definitzeko.