Txostenak
2013-01-15
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eskubideen egoerari buruzko diagnosiak argitaratu izan ditu sorreratik. Azterketa horiek bi helburu bete nahi izan dituzte:
- Euskal hizkuntza-komunitateari haren egoera erreala hautemateko adierazleak eskaintzea
- Erakundeei haien jarduera hobetzeko laguntza eskaintzea
Hartara bi txosten mota argitaratzen ditu Behatokiak:
Behatokiak hizkuntza-eskubideen inguruko argazkia egiteko ardura hartu zuen sortu zen unetik. Hartara “Euskararen telefonoa” zerbitzuaren bidez jasotako kasu guztietan oinarriturik, urteko txostenean hizkuntza-eskubideen egoeraren diagnosia egiten du Behatokiak.
Txosten berezituetan gai monografikoak lantzen ditu Behatokiak. Unean uneko gai interesgarrienak edota, Behatokiaren aburuz, larriak diren gaiak hautatu eta horien azterketa berezitua paratzen du.