Unitate didaktikoa

2013-01-25

Card image cap

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urteko txostenetan behin eta berriro jaso izan du hizkuntza-eskubideen urraketa zabal eta sistematikoak euskal hizkuntzek euren hizkuntza-eskubideez duten pertzepzio subjektiboan duela eragina.

Egoera hori kontuan harturik arras interesgarria ikusi zuen hizkuntza-eskubideak gaztetxoekin lan egiteko tresna bat eskaintzea, hain zuzen ere, gaztetandik hizkuntza-eskubideen inguruko kontzientzia sustatzeko eta geure hizkuntza-komunitateko kide diren heinean, hizkuntza-eskubideen aldeko mezua barneratzeko.
Hiru ideia nagusi azpimarratu nahi izan dira unitate didaktikoan: Euskal Herri osoko euskaldunok, munduko hizkuntza-komunitateetako kideok, eskubide berdinak ditugula, euskaldunok hizkuntza-komunitatea osatzen dugula, Europan hainbat hizkuntza-komunitate dagoela, eta horrek mapa politikoarekin zerikusirik ez duela eta euskaldunok bizi garen tokiaren arabera ditugula aitortuta hizkuntza-eskubideak.