Urriko aipagarrienak
2022-11-02
2022ko urrian zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza-eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo zerrendan.
KEXAK
» Gasteizko zenbait udaltzainek euskaraz artatzeko eskatzean, “No, nosotros solo en español” bezalakoak erantzun dituzte.
» Hendaiako Abadia jauregian ezin izan da bisita euskaraz egin.
» Nafarroako liburutegien programazioan, 61 jardueratatik 4 soilik izan dira euskaraz.
» Osasun-etxe ezberdinekiko kexak izan dira, arreta euskaraz eskatu arren gaztelaniaz jaso behar izan dutelako. San Eloi ospitalearekiko ere kexak izan dira ez delako euskarazko arreta bermatzen.
» Osasunbideak SMS mezuak gaztelania hutsean bidaltzen jarraitzen du.
» Euskotreneko segurtasun-zaindariek ez dute euskarazko arretarik bermatzen.
» Forum Sport enpresaren webguneak oraindik ez du euskarazko aukerarik eskaintzen.
» Euskadiko Automobilismo Federazioaren webgunea gaztelania hutsean dago.
» Zine Ikusezina Bilboko jaialdian eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean euskarazko eskaintza oso urria da, bai jatorrizko bertsioetan zein azpidatzietan.
» Iberdrolak ez ditu zerbitzu guztiak euskaraz bermatzen.
» Nafarroan Decathlon edo Aldi bezalako merkataritza-kateek ez dute euskara kontuan hartzen.
» Zubiri-Iruñea lasterketan, ohar eta informazio guztia gaztelania hutsean zabaldu zen megafoniatik.
ZORIONTZEAK
» Artaza-Urederra kanpinari, euskarazko arreta eskaintzeagatik.
» Gasteizko La Gandula tabernari, menua euskaraz ere eskaintzeagatik.
» Nafarroako Bodegas Emilio Valeriori, botilen etiketetan euskarazko informazioa eskaintzeagatik.
LORPENAK
» Garesen Correosek gaztelania hutsean bidalitako jakinarazpen oharrak zuzendu eta ele bitan jarri ditu.
» Osakidetzak odol-emaileen APPan informazio guztia euskaraz erabilgarri izateko aldaketak egingo ditu.
» Lanbidek sare sozialetatik komunikazio guztiak ele bietan helaraziko ditu, euskarazko bertsioari lehentasuna emanez.
» McDonaldsek EAEko establezimenduetan pantailak euskaraz gaitzeko neurriak hartuko dituela jakinarazi du, eta, kontsumitzaileak euskara hautatuz gero, tiketak zein fakturak ere euskaraz izango dira.
» Loiuko aireportuko fakturazio-zintetako oharrak zuzendu dira.
» Realak sarrerak eskuratzeko webgunea euskaraz berriz gaitzeko neurriak hartu ditu.
» Bihotz kardiologia zentroak webgunea euskaraz gaitzeko neurriak hartuko dituela jakinarazi du.
Albiste gehiago
Azaroko aipagarrienak
2024-12-05