Webgune berria martxan

2021-12-28

Card image cap

Behatokiaren logo eta iruditegi berria estreinatu ondoren, webgune berria ere martxan jarri dugu. 

Azken hilabeteetan Behatokiaren erakusleiho den webgunea berriztu eta diseinua eguneratzen aritu gara, iruditegi modernoagoa eta erakargarriagoa emanez. Gainera, euskarri guztietara egokitzeko gaitasuna integratu diogu. 

Gaurtik aurrera, webgunea mugikorretatik bisitatu ahal izango da, elkarrekintza handiagoa baimenduko du eta atal berriak gehitu dizkiogu. 

Webgunearen berritze lanek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesa jaso dute.